 |
AMAREN ERIOTZAN
Adizkide ona, diñostezu
Aspaldian nagola ixil,
Eta zelan naike nik abestu
Amatxu egin bayat il,
Amatxu egin bayat il?
Euren amatatik aldatzean
Ez dabiltzez arkumeak
Ijutika ta zear-zearka,
Be-beka dabiltz itunak
Be, beka dabiltz itunak.
Niri bere, umetxua nazela,
Neure ama kendu dauste,
Ta augaitik bizi nazen arren
Antzirika ikusko naute,
Antzirika ikusko naute.
Kabin txorikumek pozik dagoz
Gabiraik ama yanarte,
Antziri, gosea, ixil ituna
Gero ariketa illarte,
Gero ariketa illarte.
Ni bere pozik egoten nintzan
Neure amatxun altzoan,
Ordun neuretzat abestutea
Arnasa artutea bai zan,
Arnasa artutea bai zan.
Bere onginaik indartzen nindun
Egoteko beti alai,
Ta bere begitadak beartu
Jarduteko abestiri,
Jarduteko abestiri.
Baña orain eriotz-gabirayak
Eroan daust ama niri,
Ta ni beti goibel oldoztuten
Barriz ama noz ikusi,
Barriz ama noz ikusi.
Ondarribi, 1924
A.M.D.G.
|
 |