
Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927
[liburua osorik RTF formatuan]
[Literaturaren Zubitegia]
Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.
|
 |
 |
JAINKO-EGARRIA
Ikusteko egiñak
Dira neu-begiak;
Ta argiaretaz beti
Dira ayen galdeak.
Maitatzeko egiña
Da neure biotza;
Ta maitasun, maitasun
Jabilt deadarka.
Jainkoentzat egiña
Da neure gogoa;
Jainkoa ta Jainkoa
Jabilt eskarika.
Iparretik kendua
Edo aldendua
Artega urduri dabil
Beti itsas-orratza.
Neuri bere gogoa
Jabilt era ortan
Jainkoagandik alde
Egiten daunean.
Jainko-egarri dala
gogo egarria,
Jainko-iturrin edaizu
Betiro gogoa.
Ondarribi, 1924
|
 |
|