www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ASISTAR PRANTZISKO DEUNAREN ERIOTZA

 

Gauza barri-zalea zaran gizona

Arin Porziunkulara,

An ikusi dagizun Asistar Deunan

Eriotza gelgarria.

 

Gure Aita, eriotza ganen dozu,

Esaten dotso nagusik,

Eta Prantzisko Deuna zorun-zorunez

Kantari asten da pozik.

 

Kantari eriotz onari, dalako

Zorunaren geznaria,

Ta geyegi jasan erain dotsalako

Gorputzari azketsita

 

Ta botauten ditu urruti !enagoko

Jantzi txiro ta zirpilak,

Euren ordez agerturik, arreta andiz

Luzaro ondo gordekoak.

 

Ziñopa askoren antzera yantziten da

Ezti-yatzi ederrakaz,

Ludira inoz donokik        bialdu daitun

Soñekorik onenakaz,

 

Alberna-mendin Jesukristok berari

Sariz emoneko yantzik,

Jesukristok gorputzen bere irudian

Ezarritako bost zaurik.

 

Eta berari laguntzeko kantari

Arrenduaz lekaideak,

Asilen da goiko jaunari kantari

Esker-abesti sutsuak.

 

Eta esker abestiri yardun dago

Bere azken unerarte,

Ariketa Jesukristo angerukaz

Bere billa etorrarte.

 

Ta edertasun andi ta berezian

Daramate donokira

Ta donoki-angeruk diñotse elkarri

Arriturik, ori nor da?

 

Maitasun-penitentziak egin daben

Jesusen irudi bizi,

Erantzun eutsen Jesus ta Prantziskogaz

Egoazenak eureri.

 

Ta donoki-sari-emaile zuzenak

Donokitarren poz andiz,

Luzbelek arrokeriz galduko alki

Damotsa apaltasun sariz.

 

aurrekoa hurrengoa