OIÑAZETUAZ ERRUKI
Sufritzen dagonaren bizitza
Bizitz errukigarri da,
Sufritu dodanaren gornutek
Ondiño damat ïkara.
Oiñaze itsasoan yausi nintzan
Cndik nintzala mutiko,
Ta gazte nazala zar egin naz,
Sañiñak yan naudelako.
Onginai aurkituko nebala
Nik uste neban lekuan,
Samin-kateak idoro nitun,
Ta ni beti oiñazetan.
Txikia nintzala galdu neban
Neure amatxu maitia,
Geroztik ez dakit zelango dan
Maitasunen palagua.
Jainkoari eskerrak urten naz
Oiñaze-itsaso orretatik,
Eta pozaren pozez
Lertu bearren yabilkit.
Baña igaroaz oroi nazela,
Diñotset nik gizonari:
Jaungoikoarren izan zaitea
Oiñazetuaz erruki.
Ondarribi, 1924
|