SAGAR-ALATZA
Maitasuna ez da maitatua, diño
Asistar Prantzisko andiak,
Eta bein ta barriz itz onek esan-da
Azaldatzen daitu ozteak.
Maitasun eta penitentzian dago
Beste kristo bat egiñik,
Eta kristok, egi ori azaltzeko,
Dauko bere irudiz yantzirik,
Jaungoiko-maitasunan sua ta garra
Non gure zabaltzen urduri
Dabilen txinparta dalako Prantzisko,
Suan gure dau kiskal guzti.
Zar ta gazteak, malla guzitakoak,
Arren itza entzutearren,
Alkarren leyan doyaz guzti guztiak,
Azkenak ez izatearren.
Txorik ere aren itza entzuteko
Poz-pozik yoaten ei ziran,
Azkenekoak lenengoak zirela
Elaitxu egalarietan.
Bein Gaetara itzaldikari yoyaila
Zalduna yatorko bidera,
Ziñez arrenduz egun atan bazkaltzen
Joateko beren etxera.
Bayezko itzak emanik Prantzisko Deuna
Badoya eliz alderantza.
Ta zalduna, etxeko andra, neskame ez,
Guztiak doyaz, elizara.
Neskame, bi urteko ume yagoten,
Etxen bakarrik lotuten da.
Adu txarrekotzat beraren burua
Ta biotza artega daukola.
Ikusten daitu ozteak elizara
Yoaten, yauregi aurretik,
Eta txori pilla egada zolian,
Etxeko talletu ganetik.
Eta Prantziskon itza entzutearren,
Umea yauregin itxirik,
Biotz-gurarik erakarrita, doya
Egaz lez txorien atzetik.
Abo zabalik entzun dotso itz gartsua
Asistar Prantzisko Deunari,
Ta lasterkada batean biurtu da,
Kontu egiteko umeri.
Doekabek aurkitu eban umea
Ur irikitan egosia,
Ta baztarrak ikararuteko eran
Asi zan negar ta orruka,
Deuna arrera onenagaz artzearren
Laster dira guztik etxean,
Aren naibagea ikusi ebenean
Umea egosi pertzean!
Baña Prantzisko egun atan nai ta ez
Izango da alaitsu artua,
Ta euren makaltasunen indarturik,
Kutxan gorde daude gorpua.
Gertu dabe bazkaria, etorri da
Prantzisko Deuna yauregira;
Emonik alkarri ondo-etorriak,
Bazkaltzeko yesarri dira.
Goi-argiaz ezagutu dau Prantziskok
Etxe atako zoritxarra,
Baña mai-azkenak etorriartean
Egin dau ezauken itxura.
Orduan esaten dau Prantzisko Deunak:
Ez dot txastatuko goxorik,
Baña orren usai gozoko sagarra
Nik txastatuko nauke pozik.
Baña zer asi zara esaten, jauna,
Etxen ezpadekot sagarrik?
Eta sagarraren usai gozoa diño,
Zelan bada sentitzen dot nik?
Sagar usai gozoa dagon lekuan
Sagarrak ei dagoz agian,
Kutxa ortatik dator sagar usaya
Ondoren, sagarrak dagoz an.
Prantzisko, diñotso malkoak dario
Etxeko nagusik Deunari,
An ez dago sagarrik, baña etorri,
Ta an gorde daukodana ikusi.
Badoyaz guztiak kuixa irikitera,
Prantzisko ez bestek dardaka,
Iriki dabe kutxa... ta ume parreka
Eskutan sagar bi ditula.
Ondarribi, 1924
|