www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AUSTERRE

 

Iñok autsa az esan ezkero

Zapuzten azan gizona,

Entzun zak gaur Elexak dikina

Aize lez arro azana

«Oroi adi auts azala, gizona,

Ta auts biurtuko azala»

 

Illezkorra azalakoan edo

Bizi azan piztitxua,

Iñoz gure badok betiko itxi

Orren uste galgarria,

Entzun aik gaur Elexak dikena

Aize lez arro azena.

 

Iñoz bere burua makurtu

Gure ez dekan gizontxua,

Nozbait zentzun biden sartzeko gaur

Etor adi elexara;

Iñok autsa az esan ezkero

Zapuzten azan gizona.

 

Eure buruan yaube osoa

Baintza legez abilena,

Gal-bide on itxi gure bok

Arzak buruan apaiz-itza:

«Oroi adi auts azala, gizona,

Ta auts biurtuko azala.

 

Ire griña txarrak asetzeko

Iturri loira abilena,

Ez dagokik iri ur zikiña,

Sutik ernai belarria

Enrzun aik apaizaren esanan

Dagokikan osasuna.

 

Gero gozautearen yoranez

Ondasun billa abilena,

Zegaitik abil beti iztilluan?

Ez dok ori ire bidea:

Gure bok egizko zoriona

Augaz beti auts oroya.

 

Aizekerien sukarrak yota

Urrinkaitan abilena,

Ez adi beti orrela ibili,

Lurrinki gozo usaika;

Lurrak igaliak emateko

Urrinkai ez dik bearta.

 

Eskubideak zentzungetuta

Mendekoentzat ituna

Azen gizon zital eta ankerra,

Ganean dok zigorrada:

Jakin zak ik bere auts azala

Ta auts biurtuko azala.

 

Donoki-egarriz eremuan

Buru ukatzen agoana,

Sarian ordua atorrek eta

Lasa aik eure biotza:

Autsa az ta laster daukok gogoa

Goi zorunera egazka.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa