www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.

 

 

aurrekoa hurrengoa

OBENA

 

Pozik bizitzen nintzan ni obena

Zer zan enekiala.

Neure barruan poza ta zoruna

Besterik enuala.

 

Orduan berez lez sortuten ziren

Neure biotz-ortuan,

Goiko jaunari pozik eskeintzeko,

Lilirik ederenak.

 

Ondiño enekian zelango zan,

Lai-arantzan zauria,

Beti neure barruan neukalako

Zorunen iturria,

 

Baña bein, ordu madarikatuan,

Lo zorrok artu nendun

Ta erensuge bidutzi izugarri

Sartu yat biotz barrun.

 

Lo-zorrotik itxartu nintzaneko

galdu eukan ortua,

Bertako lili ta lore guztiak

Seatzkiro ondatuta.

 

Garbaya, aitormena, penitentzia

Ta ganerako ituna,

Niri kosta yat beriatik landara

Bidutzi yaurtitea.

 

Arrezkero biotzeko ortuari

Kontu egitearren,

Luzaroan egon naz ni sutunik,

Nekauta egonarren.

 

Bero ta lei galantak artu dodaz

Neure bizkar onetan,

Sarri busti dodaz bere landarak

Bekokiko izardian.

 

Au ta guzti bere uztako aroan,

Igali on lekuan,

Sarri arkitu dodaz lar-arantzak

Neure biotz ortuan.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa