www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.

 

 

aurrekoa hurrengoa

SENDI DEUNA

        (Berdagüerrena)

 

 

Miren yosten dabillen artean

Arotzean Deun Joseba

Bere semeari egiteko

Seaska bardinbagea.

      Josu ona

Benetan zendun maite

      gurutzea.

 

Josu umeak ez dau gure alan

Ta eskun arturik serra

Une batean seaska gayaz

Egin eban gurutzea.

      Josu ona

Benetan zendun maite

      gurutzea.

 

Mireneri, ikusirik egintza,

Yausi yako yostorratza,

Ta Josu maiteari negartzu

Onela dagio espa:

      Josu ona

Benetan zendun maite

      gurutzea.

 

Biotzen landatu dagidazu

Gaimelurraitz-gurutzea,

Biotzen landatu dagidazu

Dagon neuk ikus bagea.

      Josu ona

Benetan zendun maite

      gurutzea.

 

Josuk darauntso: «ene amatxu

gurot igaro gurutza,

Bera dalako donoki, lurraz

Batuten daben zubia,

      Josu ona

Benetan zendun maite

      gurutzea.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa