www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.

 

 

aurrekoa hurrengoa

MALTZURKERIZ ZERURA

 

Anei bider entzun dogu maltzurkeriz.

Joaterik ez dagola zerura,

Ta zintzo bidera yo bear dabela

Joate gure dabenak bertara.

 

Baña dominikar edestik daruzku

Bestera bere gertau daitekela,

Beñola euretan sartu zalako ola

Sartu barrien irakasiaria.

 

Mutil gaztetxu ta ontsua sartu zan

Dominikuen nobiziaduan,

Augaitik yarriten eban irakaslek

Gure eban asmoa aren biotzean.

 

Ume Jesus ta andre Mariaganako

Jarri eban gaztetxun biotzean

Erazkun edo deboziño sutsua,

Beste gauza on askoren artean.

 

Bere altzoan eukola umetxu Jesus

Egon nobisiaduko koruan

Andre Mariaren irudi ederra,

Lorez apainduko aldaretxuan.

 

Irudi onen aurrean belauniko

Egoten zan !uzaro gaztetxua,

Otoitz samurrez arrendurik askotan

Bere zeruetako amatxua,

 

Amaren altzoan, eskuak zabalik,

Egon ume Jesus-iruditxua;

Zeozer eskeka balego antzera

Beti here amatxuri begira.

 

Ikusirik beti praille gaztetxuak

Urne Jesus egola eskarika

Ta amatxuk ezer emoten ezautsola

Bein asi zan amatxuri espaka.

 

Zegaitik daukazu orren luzaroan

Ezer emon barik zure umetxua?

Ume bularra edo beti eskari,

Ta zuk berari ez emon bularra.

 

Zure biotz-puska, zure semetxua

Ez al dozu maite zeruko ama?

Emon bada umeri eskatzen dautzuna,

Bestela negarrez asiko da-ta.

 

Amak bularrik emon ezarren zuri,

Ez negarrez asi, seme maitea;

Bapere ezpadozu negarrik egiten

Nik ekarko dautzut zuri goxoa.

 

Esan eta egin ak egun batean

Goxoak gorde daitu poltzilluan,

Eta pozarren eta yoranez doya

Ume Jesusi eskeintzera koruan.

 

Eskua luzatuaz, tori goxoa,

Diotso praille gazteak umeri,

Ta ume Jainkoak eskutxu luzatuaz

Erdi parreka artzen dotso berari.

 

Egun bat eta bestean, amaka aldiz,

Onela gertatu ei zan koruan,

Ariketa itz onek umetxu Jainkoak

Praille gazteari esan artean:

 

«Askotan goxoak ekarri daustezuz,

Ene maitea, neure aldarera,

Ta orain ordañez eroango zaitut

Neure zerutako goxotegira.

 

Gertatu zaite, enetxu, ainbat lasterren,

Neure goxotegira yoateko;

Datorren igande autu dodalako

Zu zeruetara eroateko».

 

Pozaren pozez bere irakasleari

Agertu eutson bere zoriona,

Ta irakasleari barrun sartu yakon

Aregaz yoan gure biziena.

 

Ta yon gure orrek goituta, artu eban,

Bada ezpadan, maltzurren bidea,

Ta ola itz egiten dotsa iristearren

Beragaz zerutara yoarea.

 

«Ontzat damodala esango dotsezu

Ume Jesusi bere erabakia,

Arazo orretan sartu barrin legeak

Beardan lez betetuten badira.

 

Ta euren legean irakasle barik

Ez yoatea iñora da lenena,

Ta lege au bete ezkeroan, lenbai-len

Daukon ustea bete dagiala».

 

Gaztetxuak zintzo zintzo egin eutson

Jesusi irakaslean mandatua,

Ta ume Jesusek ontzat artu ei eban

Irakaslearen maltzurkeria.

 

Bearbada lenen aldiz errukituz

Bere oyuran aintsin maltzurragaz

Bayezko epai emon eban Jesusek

Praille gaztean irakasleagaz.

 

Eta urrengo igandean pozez beteak

Deyan zai egozan aita-semeak,

Eta yoan ei ziran goxotegira

Alkarregaz ikasle irakasleak.

 

                        Ondarribi, 1921

 

aurrekoa hurrengoa