 |
MARGARITE
Amazortzi urteko zan
Neska Margarite,
Neskarik ederrena iñon
Ederrak badire.
Neska yayo ta liraiña,
Ganera aberatza,
Gizonak zirikatzeko
Ludin bide erraza.
Augaitik ari ludiak
Eskeiñiten dotsoz
Gozatze ta arrosa lorak
Arrapatze asmoz.
Arrosa koroya tori
Buru apaintzeko,
Lili usai gozodunak
Lurrinkai artzeko.
Gozabideak daukozuz,
Orain da sasoya,
Etorri bada lasterka
Gugaz gozatzera.
Baño Miren alaba da
Neska Margarite,
Eta ez dabe eroango
Guztin arten bere.
Miren alaba nazela
Ez nabe eramango
Eginalak eginaren
Ni eroateko.
Beste zio batzuk daukoz
Zio onen ganera,
Uzkurtzaren diztia ta
Jesusen omena.
Augaitik uketuten dau
Bere guraria,
Zearo egitearren
Jainko agindua.
Ta egiñik asmo onekaz
Lore txori ederra,
Jaunari eskeintzen dotso
Pozik bere opa.
Ondarribi, 1924
|
 |