www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AITA GUREA

 

Antxina gizadiak ezekian

Otoitz ondo egiten,

Ezpada bildurez Jaungoikoari

itz batzuek esaten.

 

Baña etorri zan gure artera

Gure gaizkatzallea,

Ta erakutsi euskun guztiori

Otoitzaren erea.

 

«Enetxuak otoitz egin bearren

Arkitzen zarenean,

Zineskeak ibiliten diren lez

Ez ibili iztilluan.

 

Onek itz pilla billa ibilten dire,

Egoteko itz dario;

Ala bakarrik entzungo dautsela

Usten dagozelako.

 

Zuen Aitak, zuen otoitz aurretik

Daki zuen eskari,

Ta onela egingo dautsezue

Otoitz Jaungoikoari.

 

.................................

.................................»

 

Ta darakusgu, apal uste osoz

Aita gure errezauten

Donoki Aitaren ume maiteak

Gu beti izen gaitezen.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa