www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA SORTZEZ GARBIARI

 

                Tota pulcra es amica mea et macula

                non est in te. (Cant. IV.-7).

 

Guztiz ederra zara Maria

Sortzetik lauzo bagea,

Zugandik gugana dagon tarte

Neurrige benetan dala.

 

Gure Jainkoak gauza guztiak

Onak idoro ebazan,

Gauza guztiak egin ondoan

Ikusï ebazanean.

 

Bañan zu, Sortzetik orren eder

Ikustean ixil dago;

Zure edertasun bardinbageak

Lilluratu daukalako.

 

Ta ausitean ixiltasuna

Asiko da zu goratzen,

Sortzetik asi zarealako

Bere biotza gozatzen.

 

«Neure kutuna ederra zara»

Diñotsu zuri Jainkoak,

«Lauzo bagea neure maitea»

Diñotsu zure Egilleak.

 

«Berezietan yoranez nabil

Lore politak billaka,

Lili ta loreri txuritasun

Urinkai gozo eskeka.

 

Baño gauz onek zure iruditzat

Ez dire, uso ederra,

Gorago, neurribage gorago

Zagozelako maitia.

 

Gauza onekaz lore txortea

Nik gurot egin polita

Lore arten zuri eskeintzeko

Neure gogo ta biotza.

 

Zuk Sortzean zapaldu eutsezun

Burua erensugeri

Gizadi guzti iruntzi gurean

Zebillen pizti deungeri.

 

Oin bere, Ama, sarri sortzen da

Neure biotzen piztia,

Arren zure babesez zapaldu

Neurese griña gaiztoa.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa