 |
IZAR LORE EDO SEIN JESUSEN ZAPATATXUA
Bedar politaren
Puntaren puntan
Dotore zagoz zu
Lau bost loretan.
Udabarri loregaz
Etorri batera,
Negu etorriarte
Gugaz beti zara.
Altistean antzera
Izaki txikerra,
Baña altistea lez
Erluze guztia.
Daukazun margotxua
Bai dala polita,
Urdin zuria dala
Azal ezinkorra.
Sein Jesus zapatatxu
Izena daukozu,
Ta izen ori loretxu
Ondo datorkizu.
Nik ez dakit Igiton
Oin-zamu biguna
Ume Jaungoikoentzat
Izandu bazara.
Baña otseintza ori zuk
Egin baziñion
Agian gauz oberik
Ezan izango iñon.
Ondarribi, 1924
|
 |