 |
BIRIGARROA
Eiztari ankerrak il daust
Neguko gozagarri
Donokiak bialduko
Birigarro kantari.
Urtarrilko egunetan
Ortuko zuaitzetan
Kantari egoten zan
Goiz eta arrastietan.
Augaitik urretxindora
Baño bere geyago,
Nik neban birigarroa
Apur bat maitiago.
Atsalde baten banua
Oi neban lez ortura,
Ta ez dot entzuten iñon
Txoriaren doñua.
Zer egin dautzue zuri,
Non zagoz zu maitea?
Zergaitik ez dozu bada
Abestuten txoria?
Eiztari ankerren batek
Il al zaitu kutuna?
Zergaitik ba gaur daukozu
Nere gogoa iluna?
Didar onek amaitzean
Dakust zuaitzen azpin,
Eiztari ankerren batek
Josirik berunakin.
Eiztaria ez arren il
Txori abeslaria,
Ez arren berunaz yosi
Negu-gozagarria.
Ondarribi, 1924
|
 |