www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.

 

 

aurrekoa hurrengoa

URRETXINDORRA

 

Urretxindorra txori abeslaria

Doñu gozo ta zolikoa,

Gau ta egun Jainkoari abestuten

Zelan zuk daustezu irakasten!

 

Zugatz-abarretan edo sasian

Ausi bageko abestian,

Bardiñik ez dozula txorrotxiotan

Ozti urdiñaren azpian.

 

Burnipen, kayolan bazaitue iminten

Bakarrik zara zu ixilduten,

Eta orrela dozu al dozun besten

Zure borreru zeatuten.

 

Nik bere egon gure dot zure antzera

Gau ta egun abeslaria,

Beti donokiarrak legeztxe aintza

Jaungoikori damayodala.

 

Ta goteungek oben egin erazita

Burnipera iñoz banarama,

Ez dau ak entzungo nire abestia

Garbai edo damu ezpada.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa