www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESUSEN IZENA

 

Jesusen izena

Izen gozoa

Txikerra izkiz, baño,

Mamiz andia.

 

Jesusen izena

Gaizkale izena

Donokin sortuko

Izen eztia.

 

Argia, bidea

Ta orioa

Da gizadientzar

Jesus izena,

 

Zinistedunentzat

Ezti aboan,

Doñu eresintsu

Belarrietan.

 

Argi biotzean

Dizti gogoan

Eta itxaropena

Guztin uztean.

 

Gogo ekaitzetan

Jesus esanda,

Bare yarriko da

Gure barrua.

 

Gurtu donokian

Maite ludian,

Eta ikaragarri

Gaiztolekuan.

 

Jesusen izena

Non gure indarra,

Gurot izan beti

Zure zalea.

 

Jesusen izena

Goratu beti,

Ta sarri oguzi

Maite-maiteki.

 

Izan zaite nitzat

Jesus izena,

Bizi nazen arte

Neure irazkaya.

 

Jesus gurot esan

Azken arnasan

Donoki-zorunan

Sartu naitean,

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa