www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.

 

 

aurrekoa hurrengoa

UDABARRI-LOREA

 

Udabarri-lorea

Lora betikoa,

Zelan nik ordainduko

Zure ontartea

 

Zurizko bellegi da

Daukozun margoa,

Agertzen zara bere

Gorri-bellegia,

 

Ez da izaki andia

Zure lurrinkaya,

Baña zure aro da

Arorik onena.

 

Goizen poztuten daitu

Eguzkin izpiak,

Gau ituna igaro daben

txoritxu izoztuak.

 

Era berean bere

Poztuten gera gu,

Negua igaro ondoan

Zakusgunean zu.

 

Gizonak bai dukela

Zugan onginaya,

Zu yaten zaituenak

Ei dauka urte ona.

 

Geitu ta zabal zaite

Lore begikoa,

Luzaron artu gurot

Zure ontartea.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa