www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARRENA MIREN AMARI

 

Semeak ona danean

Eta arduraz azia

Goizen damotso amari

Poza, zain dan lorea.

 

Barriro poza damotso

Gero illunabarrean,

Eta goizetik gauera

poza emolanean.

 

Neuk bere Donoki-ama

Gurotzut, goizean goiz,

Leyalkiro arren egin,

Eta arratsean barriz.

 

Ta goizetik gaueraño

Ibili gurot, ama,

Zuretzat aboan dodala

Arrena edo aintza.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa