www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO ALATZA

 

Balladoliteko seme kutuna da,

Simon mutiltxo ontzua,

Benetan a zan angeruen artetik

Iges egiñekoa.

 

Bere aitan ortun dagozan loreak

Anei margokoak dira,

Begietarako ederrak direla

Dauke likurt gozoa.

 

Bere abotz zoli ta gozoaregaz

Dabil urretxindorra,

Eresintasunez ortu ta ingeruak

Betetzen daituala.

 

Ta klabelin artean erlea baño

Lurrinkituagoa,

Bera lez urduri dabil mutiltxua,

Lore polit billaka.

 

¿Zer zabiltz leyaka, zer egin biozu

Gaur zuk ene kutuna?

Gelan zeruetako neure amari

Aldaratxu polita.

 

Etorri da gaua, amaitu daituz lanak,

Piztu daitu argiak,

Aldaretxua jarri dau, ikusgarri

Erazkunez umeak.

 

Eta pozik bere ama gurtzearen

Diño Agur Maria,

Baña ametz gozoak artu eban arin

Egolako nekauta.

 

Lo lo neure kutuna, amaren altzoan

Musuka ta sabuka,

Lo lo neure kutuntxua itxartuten bazara

Erre egingo zara-ta.

 

Bere amets gozon dago mutiltxua

Ta keskan diabrua,

Aingeru artean olgetan dagola

Sutu datzo aldara.

 

Une gutxi barruan gusti egoan

Ia su ta garretan

Bakarrik mutiltxut iraulen dau ondiño

Bere amets gozoan.

 

Eta etxekon orru ta eskanbilak

Itxartu daude umea,

Ta biotzez, ikara sar tu baño len

Diño, Agur Maria.

 

Gauza arrigarria ez keak ez suak

Ez daude itxi azterna,

Au da Errojas'tar Simon Zorundunak.

Alatzetan lenena.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa