www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BI PENITENTEAK

 

Egun batean eremu barruan

Bi gizon egozan alkar ondoan,

Penitenteak izenarren biak

Bere zalantzak baukazan gazteak.

 

Amataz ezik seme ondallean

Ugari zertzeladak goizper Deunan:

Zergaitik bada ori, irakaslea?

Orra zeuri dagizudan galdea.

 

Etxetik iges, amatxu daukala,

Iñok ez dau egin, ene gaztea;

Ta seme-ondallek bazuan ama

Ezan izango seme ondallea.

 

Dagoz bere ugari obendariak

Jaungoiko etxetik iges egiñak;

Baña guztiak direz umezurtzak

Donokiko Ama maite ez dabenak.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa