 |
KABIAN ARIA
Zazpi zortzi bat urteko
Mutikoa nintzela,
Bein pozarren yoan nintzan
Kabikari mendira.
Ta bere pii itunekaz
Soso arduretsuak
Erakutsi eustan laster
Non egozan kabiak.
Banaka aztertu nebazan
Oyanako zugatzak,
Gorputza urratu eustean
Gogorkiro arantzak.
Baño soso-kabi etzan
Iñondikan agiri,
Ta ler-egiñik biraka
Yarri naz zelatari.
Alako baten sartu da
Otartean soso ori,
Ta nik arin arrikada
Jaurti neutson berari.
Sosoa urten zan kabitik
Itun eta negartzu,
Ta ni eldu naz kabirantz
Pozarren zorionisu.
Baña arin biurtu ziran
Nire pozak itunan,
Neuk yaurti neban arria
Aurkiturik kabian.
Josuk bere neke bidez
Izuririk odola,
Arkitu eban beñola
Neure biotz-kabia.
Ta pozik yarririk bertan
Santidade asia,
Biurtu zan donokira
Bere Aitarengana.
Ta uzta-aron etor zanean
Bertora igali billa,
Bakarrik aurkitu eban
Neure gaiztakeria.
Ondarribi, 1924
|
 |