www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

MEZA DENBORAKO OTHOITZIAK

 

Mezaren has aitzinian

        Zure althare saintiaren aitzinian ümilki belharikatürik, adoratzen zütüt Jinko oropoteretsia; sinhesten dit fermoki entzütera noan meza dela Jesü-Krist gure Salbazale Jaunaren Khorpitzaren eta Odolaren sakrifizioa, Kalbarioko mendian gizon güzientzat ofritü zian ber sakrifizioa, nahi bada ofritzeko manera ezten hala berekoa. Emadatzü, o ene Jinkoa, aphezarekin hunen zuri dignoki ofritzeko behar dütüdan disposizioniak. Jesü-Kristen eta Elizaren entenzioner jüntatzen nizalarik, eskentzen deizüt mezako sakrifizio saintü hau; 1. zure majestate dibinoari, zor zaion orotangaintiko ohoriaren emaiteko; 2. egin deizkützün honki güziez eskerren errendatzeko; 3. gure bekhatiek egin deizien ogenaren arrapazionetako; 4. behar dütügün grazien eta lagüngoen zure ganik ardiesteko; horik oro Jesü-Kristen merezimentien moianez zoin beita sakrifizio adoragarri hunen Apheza eta Bitima. Halabiz.

 

Mezaren hastian

        Eztüzü ene aithortziaren beharrik ene bekhatien jakiteko, o Jinko gaiza guziak dakitzüna! bena nahi düzü ezagüt ditzagün eta aithor ditzagün gihaurek, zure kontre egin dütügün gaizkiak; aithortzen ditizüt, Jauna, zeliaren eta lürraren aitzinian eta pharkamentü galthatzen deizüt bihotzmin handireki; orhit zite zure eskien obra nizala, zure Odolaren khostüz arrerosi naizüla; eta zure miserikordia mügagabian ükhazü pietate nitzaz.

        Birjina Sainta zelüko Aingüriak pharadüsüko Saintü eta Saintak zier hersatzen niz: ene bekhatiez ofensatü düdan Jinkoaren aitzinian, zien othoitzez balia zakiztade.

 

Introitan

        Jauna, emadazü Patriarkek eta Profetek Salbazaliaren ikhusteko zien egarsü handi hartarik eta mündü hontako lanjer eta traba güzien artetik zureganat jiteko lehia saintü bat.

 

Kyrie eleisonetan

        Jauna, ükhazü pietate nitzaz! Jauna, ükhazu pietate nitzaz! O Jinko miserikordiusa, nik bezala ofensatü zütianak, gaizkiala ni bezala ekharririk denak, thai gabe eta bethi egin behar leikezü oihü hori: Jauna, ükhazü pietate nitzaz!

 

Gloria in excelsis-ian

        Ziauste zelüko Aingürü eta Saintiak lagünt gizatzie Jinkoaren laidatzen. Algarrekin khanta dezagün haren gloria zelü goihenetan, benedika dezagün, adora dezagün, eskerrak eman ditzogün; gure Jinkoa da, gure jabia da, gure Kreazalia da, gure Arreroslia da; Saintü da, Jüsto da, huntarzünez eta miserikordiaz betherik da, Aita, Seme eta Spiritü Saintü, bethidanik izan dena eta bethi izanen dena. Halabiz.

        Gloria in excelsis Deo et in terra pax hominibus bonae voluntatis. Laudamus te; benedicimus te; Adoramus te; Glorificamus te; Gratias agimus tibi, propter magnam gloriam tuam: Domine Deus, Rex caelestis, Deus, Pater omnipotents: Domine, Fili unigenite, Jesu-Christe, Domine Deus, Agnus Dei, Filius Patris. Qui tollis peccata mundi, miserere nobis. Qui tollis peccata mundi, suspice deprecationem nostram. Qui sedes ad dexteram Patris, miserere nobis, Quoniam tu solus Sanctus; Tu salus Dominus; Tu solus Altissimus, Jesu-Christe; Cum Sancto Spiritu, in gloria Dei Patris. Amen.

 

Oremusetan

        Entzün itzatzü, Jauna, guretzat egiten zaitzün othoitziak; igützü Elizak aphezaren ahoz, galthatzen deitzün graziak. Gihaur bagina zuri hersazaliak, badakizügü ezkinatiela digno entzünik izateko, bena Jesü-krist zure Seme Dibinoa eta gure Salbazalia, arartekari ezarririk egiten deitzügü gure galtoak; haren merezimentien ordari emagützü, othoi, behar dütügün graziak eta sokhorriak. Halabiz.

 

Epistolan

        Badakit, Jauna, eta sinhesten dit zure zihauren elhia dela, epistola hortan irakurten dena. Zük erakatsi deitzezü eta gogoan ezari Apostolier eta Profeter, izkiribüz ützi deizküien hitz sakratiak. Egidazü grazia erakaspen saintü hoien arauera bethi bizitzeko; hel ahal nadin gero hitzemaiten deitazün gloria eternaliala. Halabiz.

 

Ebanjelioan

        Xütitzen nüzü o Jinko legegile gehiena, zure Ebanjelioaren dizipülü nizala goratik erakusteko; eta prest nizala, behar balitz, ene odolaren eta biziaren khostüz, ene fediaren aithortzera eta süstengatzera. Etxek ezazü, Jauna, zure lege dibinoa bethi azkarki markatürik ene gogoan, ene ahoan eta ene bihotzian.

 

Kredoan

        Errazü Sinhesten düt... eta Fedezko Aktia...

        Credo un unum Deum Patrem omnipotentem, Factorem caeli et terrae, visibilium omnium et invisibilium; Et in unum Dominum Jesum Christum, Filium Dei unigenitum; Et ex Patre natum ante omnia secula; Deum de Deo, lumem de lumine, Deum verum de Deo vero; Genitum, non factum, consubstantialem Patri; per quem omnia facta sunt; Qui propter nos homines et propter nostram salutem descendit de caelis; Et incarnatus est de Spiritu Sancto ex Maria Virgine, et Homo Factus est: Crucifixus etiam pro nobis sub Pontio Pilato; passus et sepultus est; Et resurrexit tertia die secundum Scripturas: Et ascendit in caelum; sedet ad dexteram Patris: Et iterum venturus est cum gloria judicare vivos et mortuos, cujus regni non erit finis. Et in Spiritum Sanctum, Dominum, et vivificantem: qui ex Patre Filioque procedit: Qui cum Patre et Filio simul adoratur et conglorificatur: qui locutus est per Prophetas. Et Unam, Sanctam Catholicam, et Apostolicam Ecclesiam. Confiteor unum Baptisma in remissionem peccatorum; Et expecto resurrectionem mortuorum, Et vitam venturi seculi. Amen.

 

Ofertorioan

        O Jinko gaiza güzien Krezalaia, eta Jabia, zelian eta lürrian direnak oro zuriak dütüzü, ezteizüt deus eskentzen ahal zureganik üken eztüdanik; eta irus orano zure dohainak zük eman deiztatzün bezala begiratü banütü, bena bekhatiaz gastatü ditit eta zuri ützültzeko indigno errendatü. Zer lizate nitzaz, ezpanü ororen ordari eta arraparazala, zuri eskentzeko Jesü-Krist zure seme Dibinoak enegatik eskentü deizün bere Khorpitzaren eta Odolaren sakrifizioa? Eskentzen deizüt ene bekhatü eta lazukeria güziengatik, khristi fidel ororengatik, bizi direnen, eta pürgatorioan direnengatik, güzier balia dakigün bizitze eternaliala helzeko. Halabiz.

 

Aphezak eskiak xahatzen dütianian

        Garbi nezazü, Jauna, sakrifikatürik izatera doan Axuri dibinoaren Odolian; bekhatiaren thona güzietarik xaha nezazü, jünta ahal dezadan sakrifizio saintü huni eta agrada dakizün, ene khorpitzaz, ene arimaz, zureganik errezebitü dütüdan dohain eta huntarzün güziez egiten deizüdan oberenda.

 

Prefazioan

        Hots, ene arima, ützi ditzagün lür huntako egitekoen phensamentiak; goiti altxa gitian, jünta gitian zelüko izpiritü dohatsier, Aingüriekin, Arkanjeliekin, Jinko Jaunaren Tronoaren hoinetara eroririk; haiekin batian adora dezagün, laida dezagün, eskerrak errenda ditzogün, eta khanta dezagün eternitateko kantika: Saintü da, saintü da, saintü da zelüko armaden Jinko Jauna. Zelia eta lürra betherik dira haren gloriaz. Hosanna zelü gain gainetan! Benedikatü da Jinkoaren izenian jin dena. Hosanna zelü gain gainetan!

 

Konsekrazione aitzineko othoitziak

        Jinko Aita, huntarzünez bethia, othoitzen zütügü Jesü-Krist zure Seme Dibinoaz, onhets dezazün eta benedika, sakrifizio saintü hau; eraits eraz ditzan zure miserikordiaren dohainak eta graziak zure Eliza saintiaren haur güzietara: Aita saintiaren gaina, gure Aphezküpiaren gaina, gure askazi, adiskide eta hunkiegile güzietara. Balia dakigün orori, mündü lanjerus huntan zure lagüngoaren ardiesteko; eta Martirek, Birjinek, Penitentek, Jüsto güziek, zureki gozatzen dien dohatsütarzüniala helzeko. Halabiz.

        Ixil, ene arima, konplitzera doa misterio handia; zeliak zabaltzen dira, eta bere gloriazko tronotik, gureganat jaisten da Jinko Salbazalia.

 

Elebazionian

        O ene Salbazale Dibinoa, zük erran düzü: Hau da ene Khorpitza, hau da ene Odola: ene Aragia jaten dianak eta ene Odola edaten, badü bizitze eternala. Sinhesten dit, khorpitzeko begiez ikhusten banü beno azkarkiago sakramentü saintü hortan present zirela, adoratzen zütüt ogiaren eta ardoaren üdüripenaren pian eta ezagützen zütüt ene Kreazale eta Jinko bezala.

 

Elebazioniaren ondoan

        Hori düzüla, o Aita zelükoa! althare hortan gainen, zure Seme Dibinoa sakrifiziozko estatian; hori düzüla gure salbamentüko Bitima, gure arerosteko Saria; bere odola, gure bekhatien xahatzeko, ixuri dian Axuria! Horren Odolak Abelenak beno goratikago oihü egiten deizü: «Miserikordia egizü, miserikordia egizü! zure jüstiziaren besoa aphal ezazü, zure haurren gaizkiak ahatz etzatzü, zure grazia eta amorioa ützül izezü!». Ah, Jauna, etzira gor izaten ahal Bitima saintü horren oihiari; gure bihotzak ontsa adelatürik badira, badakizügü zure grazien turrustak gütürz ixurtzera prest direla.

        Jauna, pürgatorioko phenetan, zure jüstiziari satisfatzeko, sofritzen dien arimek eztizie ephanxürik ezariren sakrifizio saintü hunen aplikazioniari, othoitzen zütügü arren, haier lehenik eretxeki ditzatzün hunen merezimentiak, eta berheziki gure askazier, adiskider, honkiegiler eta gehienik beharretan direner; eta gero guri ere, bekhatore gaxo hoier; gure bekhatiak pharka ditzagützün, zure bake saintia eman dizagüzün, eta lagünt gitzatzün mündü huntan zure fidelki zerbützatzen, pharte ükhen ahal dezagün gero saintien glorian, Jesü-Krist gure Salbazaliaren moianez. Halabiz.

 

Paterra erraiten denian

        Errazü: Gure Aita...

 

Agnus Dei erraiten denian

        Jinkoaren Axuria mündüko bekhatiez kargatü nahi izan zirena, ükazü pietate gützaz. Jinkoaren Axuria, mündüko bekhatiez kargatü nahi izan zirena, ükazü pietate gützaz. Jinkoaren Axuria, mündüko bekhatiez kargatü nahi izan zirena, emagüzü bakia; bakia zurekin, bakia proximo lagünarekin, bakia gihauren büriarekin.

 

Komünioneko othoitzetan

        O Salbazale ezinago huna, gure arimen Artzain dibinoa, nork konpreni ahal diro zure amorioaren handitarzüna! oihü egiten deiküzü, zure amorioaren borthiztarzünian arrerosi gütüzün güzier: «Ziauste eneganat, eskernioan eta phenetan ziraien güziak, eta nik ürgaitziren zütiet. Har ezazie eta jan, hau da ene Khorpitza; nik emaiten düdan Ogia ene Aragia da. Ene Aragia jaten diana ene Odola edaten, enekin dago eta ni harekin». O hitz adoragarriak! O hitz eztitarzünez eta amorioz bethiak! zuriak dütüzü. Zük zelüko eta lürreko Erregiak, zure ganat deitzen düzü kreatüra ezdeus eta bekhatore hau; nahi düzü zure Aragiaz hazi, nahi düzü zure jinkotarzünaz nobletü eta altxatü. Oh, Jinkoak gizonarentako dian huntarzün eta amorio ezin konzebi daitekiana! eta gizonen aldetik, zer ezaxolkeria! zer hotztarzün ikharagarria! Jinkoak haiz eztiki bere ganat deitzen eta hurak hareganik hain hürrün egoiten! Ah, Jauna, ihardetsi nahi dit zure Apostoliaz erraiten deiküzü: ikher dezagün gure kontzentzia, hazkürrü dibinoa jan beno lehen, gure kondenazionetan har eztezagün; eta ene bekhatiek lotsatzen nizie eta zure ganat hüillantzetik gibeltzen. Xahütüren ditit zure odol sakratiaz, jauntsiren dit penitentzian, jüstiziazko arropa xuria, eta gero jinen nüzü ene bihotzian zure errezebitzera.

        Nahi bada egün eztüdan ükeiten ahal dohain handi hori; enaizü, Jauna, ütziko sakrifizio saintü hunen frütietarik pharte egin gabe, enaizü ütziko zure beneditzionia eman gabe. Galtatzen deizüt benditzione saintü hori ene arimarentako, ene khorpitzarentako, ene askazi, adiskide eta hunkiegilentako; zure saintütarzünaz oro santifika gitzatzü, zure indarraz azkart gitzatzü, berthütiak pratika eraz itzagützü, salbamentüko bidian gida gitzatzü, etsaien kontre defenda gitzatzü, iruski hel ahal gitian deitzen gütüzün gloriala, nun ikhusiren beitzütügü, maithatüren, gozatüren, bat eginen zurekin bethikoz, gehiago gal beldürrik gabe, eternitate güzian. Halabiz.

 

aurrekoa hurrengoa