www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUR-GERREN EGÜNA

 

Nomen Virginis Maria.

Birjinaren izena da Maria

 

        Sorthü zenetik bederatzü egünen bürian, S. Joakimek eta santa Annak eman zeioen bere haurrari izena, Maria. Elizako Aiten ustia da, eta ez-ta düdatzeko, Aingüriak Jinkoaren manüz erran zeiela S. Joakimi eta Santa Annari izen hori eman lizoen, haur bat ükhenen ziela hitzeman zeienian. Jesüsen izenaz beste, ez-ta izen ederragorik ez handiagorik Mariaren izena beno. Hebrü eta Siriako mintzajian, Maria erran nahi da: Goratia, Argitia, Anderia, Gehiena, Amoriozko itsasoa, Kharatstarzünezko itsasoa, eta itsasoko izarra; — horik oro sinifikatzen tü Maria izenak. Ageri da zoinen ontsa Mariari dohazkon sinifikazione edo errannahi horik oro.

        Lehenik Goratia edo Altxatia; hain gora izan da altxatürik Maria, non ez-peitü Jinkoa baizik bera beno goragorik. — Jinkoak eman deitzo kreatürari emaiten ahal diren dohainak oro. — Jinko Aitaren bethiereko loria eta dohatsütarzüna da, bera üdüri Semiaren ekhoiztia eta erraitia: hau da ene Semia, huntan dütüt ene siratsak oro; — eta Mariak Jinko Aitarekin loria hori partajatzen dü; harek ere ber Jinko Semiaz erraiten ahal beitü: hau da enen semia! — Maria izan da Argitia; haren gogoa ez-ta izan guria bezala lüzaz ülhünpetan; Jinkoak hastetik argitü ükhen dü gizonak jakin behar dütian egia güziez; eta haren Arima izan da bethi Espiritü Saintiaren dohain eta grazia güzien argiaz betherik eta üngüratürik.

        Maria Anderia da, emazte güzien artian benedikatia eta ororen gehiena eta erregina; hartakoz deithürik da mintzaje orotan Andere Dona Maria.

        Maria erran nahi da orano itsaso kharatsa, haren Arima izan beita dolorezko itsaso batetan sarthürik eta pulunpatürik, ikhusi dütianian bere semiaren pasioneko eta heriotzeko oiñhaze garratzak eta harekin igurtzi.

        Maria da ere Amoriozko itsasoa, zeren Mariak Jinkoarentako eta guretako dian amorioa, handiago beita Aingürien eta gizon güzien amorioa beno, eta bazterrik ez ondorik ez-tian itsaso bat üdüri beita.

        Maria izenak erran nahi du orano itsasoko izarra, eta sinifikazione hori ere ontsa dohako; zeren ephar-izarrak itsasoak Marinelak bidatzen dütian bezala, bizitze huntako itsaso gaitz eta lanjerusian, khiristiek zelüko portiala heltzeko Mariaganat behar beitütie begiak altxatü, Mariari hersatü, harek gida ditzan et lagünt ditzan zelüko portialano.

        Maria izena photerez eta eztitarzünez betherik da. Izen horrek ikharatzen dü ifernia eta ihesi egorten etsai gaiztoa. — Izen horrek hunkitzen dü Jinkoaren bihotza eta eraitserazten dütü gütara haren miserikordiak eta graziak. — Izen horrek eraikitzen dü arima eroria eta konsolatzen aflijitia; — Mariaren izenak sarerazten dü esperantza bekhatore dolütiaren bihotzian; — Mariaren izenak emaiten dü jüstoari ontsan iraiteko eta aitzinatzeko nahia eta indarra.

        O Maria, Maria, izen photeretsia, izen eztia, ükhen zitzadala bihotzian eta ahoan, bizi nizano eta hiltzeko orenian!

 

 

Istoria edo gerthaldia

 

        1683n, Türkek setiatzen zien Vienna, Autrixako hiri kapitala; eta Europaren erauztera abiatzen ziren berrehün mila soldadoekin. Sobieski, Poloniako Erregia, joan zen armada batekin Autrixienen sokhorritzera. Bürüllan, Ama Birjinaren Sortzeko otaban igante egünian, meza entzün zian, komüniatü eta gero oihü egiten zialarik bere troper: goatzan agoñurekin, Maria Birjinaren izenian! Attakatü zian builta handirekin Türken armada; erauzi, ützülikatü, barreiatü, phorrokatü eta ondarak ihesi igorri. Mahometen bandera handia ediren zien hilen artian eta igorri Aita Saintiari, Innozent XI gerrenari. Hunki handi horren eskerretan, ordü berian Aita Saintiak manhatü zian egin ledin bethikoz Andere Dona Mariaren Izen Saintiaren besta, haren sortze otabako igantian; hori geroztik Eliza Saintiak zelebratzen beitü amorio eta eskerrekin.

 

aurrekoa hurrengoa