www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGERREN EGÜNA

 

Mariak Birjinitatezko botoa egiten dü Tenploan

 

A te quid volui super terram, Deus cordis mei
et pars mea Deus in aeternum.

Zützaz besterik zer nahi düt lürrian, o ene bihotzeko Jinkoa,
zü bethiko ene pharte bakhoitza.
(Ps. 72, 26).

 

        Mariak aragizko khorpitz batetan ekharten zian arima bat, Aingüriena beno xahiago eta Aingüriena beno argitiago zena. Hartan, arima osoki nausi zen eta khorpitza osoki arimaren manüzpeko. Eta Jinkoak hastetik eman zeitzon argiez ikhusten beitzian, arimaz Jinkoaren eta aingürien üdüriko zela, eta aldiz khorpitzaz lürrezko, ezagütü zian zonbat eder zen Birjinitatia, eta Jinkoari konsekratü zeion bere arimaren eta khorpitzaren xahütarzüna, bethiko Birjinitatiaren botoaz. Haren ondotik, errege Profetak erranaren arauera, hanitz Birjinak jarraiki behar zien haren ürhats ederrer; bena Maria izan da lehena, Maria izan da Birjinitatiaren banderaren eraikizalia. Eta hori egin dü bazakialarik ahalkegarri zela, Jüdioen artian emaztentako, haurrik ez ükheitia, eta berheziki hura bezala Dabiten kastatik zirenentako; kasta hartarik behar zialakoz Salbazaliak sorthü. Hori egin dü entzün gabe Jesüsen ahotik, hobe dela ezkuntü gabe egoitia, orok eztiela hori konprenitzen, bena bai Jinkoaganik argia eta grazia ükhen dienek. Hain eder agertü zen xahütarzüna non haren amorekatik, ükho egin beitzian Salbazaliaren Ama izateko esperantzari ere.

        O Birjinitatia, o xahütarzüna zoinen eder ziren! Zük haiterazi düzü Maria Jinko Salbazaliaren amatako; zük xarmatzen dütüzü Jinkoaren begiak, zük irabazten düzü haren bihotza; — zük arrapatzen düzü bekhatiak gizonian egin desordria; zük emaiten düzü arimari khorpitzaren goitzeko indarra eta haren etxekitzeko bere manüpian! Xahütarzünak emaiten deie barneko indarra eta kanpoko edertarzüna. Hura gabe beste berthütiak oro ahültzen dira, ülhüntzen eta hiltzen.

        Bai, eder da, balius da xahütarzüna; bena xabor da, delikatü da, gal-ehi da ezinago; — mirail argi bat da, bena hats batek ülhüntzen dü; lilirik ederrena da, bena hunkitze batek gastatzen dü; — tresor ezinago baliusa da, bena lürrezko untzi hauskor batetan ekhartzen dügü.

        Behar da maite ükhen, behar da begiratü ernetarzün eta maiña handirekin. Begirari eman behar zaitzo, ümiltarzüna, lotsa, solaz eta okasione gaizto orotarik hürrün egoitia, sakramentien ardüra hartzia eta Maria Birjinari othoitze egitia.

        Orhit zite, o Maria huntarzünez bethia, eztela egundano entzünik izan, zure arrimiala laster egin diana, zure lagüngoagalthatü diana, zure arartekotarzünari hersatü dena izan dela abandonatürik; — nik ere, konfidantza horrez phiztürik, zuregana, o Birjina Birjinen Ama, laster egiten dit; zuregana huna nüzü; hau naizüla zure aitzinian bekhatü eginez dolütürik; eztitzatzaüla, o Salbazaliaren Ama, ene othoiak gaitzetsi, bena entzün itzatzü huntarzünekin eta balia zakitzat. (300 egünen indülj.).

        O Maria, begira ezazü gütan xahütarzüna; zuri gomendatzan deizügü gure bihotza gure gogoa, gure arima, gure khorpitza.

 

 

Istoria

 

        Hermann Cohen Jüdio zen; gazterik müsizien handi.

        1847n, Ama Birjinaren hilabetian, othoitü zien Parisen, Santa Valeraren elizan orgeñak etxeki litzan; eta müsikaren amorioz onhetsi zian. Sakramentü saintiaren beneditzionia heltü zenian, bere büria oro borogatü zian nahasirik eta bortxaz bezala aphaltü zen. Bigerren egünian ber zotükiak borogatü zütian eta zerbaitek erran zeion behar ziala erlejione katolikoa besarkatü. Geroko egün batez, meza deia entzünik, sarthü zen Santa Valeraren ber elizan eta han algarren ondozka hirur meza entzün zütian. Katoliko izateko gogoaz hartürik, Alemanerat joan zen; han, Emas deitzen den hirian, meza handia entzüten dian egün batez, haren arimara argi handi bat jaisten da, Jiinkoaren presentziaz üngüratürik eta hala honkirik izaten da, nun nigar turrustak baitohazko bi begietarik. Nahiz zeliak argitü zian Erlejione katolikoaren egiez, M. Legrand aphezaganik hartü zütian behar ziren erakaspen eta argiak; eta urthe berian 1847n, Agorrilaren 28n, batheiatürik izan zen, eta Agosti izena hartü zian. 1850n sarthü zen Erlejius Karmen ordrian, eta saintüki hil izan da; arima hanitz Jinkoari irabazi ondoan, bere pheredikiez eta huntü dütian kantika ederrez.

 

 

aurrekoa hurrengoa