www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGERREN EGÜNA

 

Mariaren bizitzea Tenploan

 

Melior est dies una in atriis tuis super millia.

Hobe da egün bat zure etxen eziez mila mündüko jeietan. (Ps. 83, 11)

 

        Errana da arima Jinkotiarrentako, mündütik kanpo erlejionezko etxetan bizitzia pharadüsü bat dela. Ezta izan arima Jinkotiarrik Mariaren parerik. Zonbat ordian ez-zian behar harek laket izan, Jinkoaren tenploan gai eta egün oroz, Jinkoari eskentzen ziren laidorioetan, sakrifizioetan, eta othoitzetan! Haren gogoa eta bihotza bethi Jinkoarekin ziren; ez-zen haren gogoa barreiatzen guria bezala mündü huntako mila gaizatara; Jinkoaganat thiratürik zen eta han harekin baizik ez-zen gozatzen eta phausatzen. Haren bihotza aldiz bethi erratzen zian Jinkoaren amorioaren süiak, eta sü hura bethi handitzez zoan. Zer maiña eta joritarzünekin, zer sirats handirekin garbitzen eta aphaintzen zian gomendatü zeioen tenplüko pharte sakratia! Zer gogo hunarekin eta zer antzerekin josten eta brodatzen zütian Tenploaren eta aphezen althatzeko oihalak! Bena nolako nahi lanetan izan zedin, Mariak ez-zian bere hunian, batere nekerik gabe; haren khorpitz eta ariman, zentzü eta photeriak oro beitziren ordena perfeitenian eta manüzpe osoan. Haren khorpitza arimaren peko zen; eta arimak, bethi zelütiko leiñhüriez argitürik, ezagützen zian Jinkoaren boronthatia; eta Jinkoaren boronthatiaren egitera erakharten zütian bere boronthatia eta khorpitzeko eta arimako indarrak oro.

        Bekhatü orijinalak nahasi beitü gure izatia, eztügü gü beithan, Mariak bere beithan zian ordena eta nausigoa. Gütan ardüra khorpitza oldartzen da arimaren kontre, eta arima bere nahiala plegatzen dü. Gütan gogoa ardüra barreiatürik da mündüko gaizetarat eta Jinkoaganik hürrüntürik. Gütan bihotzak soberatan, jinkoa ützirik, kreatürak behar beno haboro maithatzen dütü edo ere hastiatzen. Horik oro gaizki beitira eta Jinkoaren nahiaren eta manien kontre, behar dügü güdakatü, jinkoaren grazia eta Maria Birjinaren lagüngoa galthatzen dügülarik; khorpitzaren ezarteko arimaren manüzpian, gure gogoaren Jinkoarekin etxekitzeko eta gure bihotz oroz Jinkoaren maithatzeko.

        O Maria, gure Ama huna, ezagützen dütüzü gure enjogidüra gaiztoak eta gure flakütarzüna. Nahi dizügü ontsa egin eta nahi gütüzü gaizkitik begiratü; bena hori ezpeitiokegü güdükatü gabe gure etsaien kontre, tziauri, othoi, guri lagüntza egitera, gure arimak Jinkoaren boronthatia ezagüt eta egin dezan bethi, zük bezala; eta khorpitza etxek dezagün arimaren manüzpian.

 

 

Istoria edo gerthaldia

 

        S. Andre Korsini Florenzan sorthü zen familia noble eta aberats batetarik. Haren Aitak eta Amak, lüzaz haur gabe egon beitziren, hitzeman zien Jinkoari konsekratüren zeioela emanen zeien lehen haurra. Andre sorthü zeien, Amak haren sortzeko menian, amets egin zian sorthü ziala otso hüme bat, zoin eliza batetan sarthü beitzen eta hantik axuri elkhi. Eraiki zien haur hori maina handirekin; bena handitü zenian libertimentier eman zen; ez-zen behatü nahi Aita eta Amen aholkier ez mehatxier. Egün batez gaizki mintzatü zen bere Amari; hau ordian nigar turrustaz hasi zen eta erran zeion: «Ah, ene Semia, ikhusten dit sobera baizik egiatü dela ene ametsaren lehen phartia, ez-takit zer izanen den bigerrenaz». Andrek, amaren nigarrez hunkirik, galthatü zeion zer zen amets hura. Amak erran zeion: «Zure Aitak eta nik Jinkoari hitzeman giniozün konsekatüren geneiola, emanen zeikün lehen haurra. Erditzeko phüntian, amets egin nizün sorthü niala otso hüme bat, eta otso hüme hura eliza batetan sarthü zela eta hantik axuri elkhi». Andre, hori entzün ondoan jaiki zen eta joan Erlejius Karmesen elizala; han Ama Birjinaren althariaren aitzinian belhainkatürik, othoitü zian bekhatoren ikeslekhü hura, Jinkoaganik ardiets lizon bere bekhatien pharkamentia. Gero Karmesen aitzindaria othoitü zian errezebi lezan bere komentian. Sarthü zen, Erlejius saintü baten bizitzia eraman zian; gero Florenzako Aphezküpü bere bortxaz haitatürik izan zen, eta saintü handi bat jaukitü.

 

 

aurrekoa hurrengoa