www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

KONSEKRAZIONIA MARIA BIRJINARI

 

        O Maria, Birjina thonagabia, Jinkoaren Ama eta ere gure Ama, Othian ürhentü behar dügia zure hilabete maite hau! Badakizü zoinen gogo hunez jiten ginen egün oroz zure althariaren eta imajinaren aitziniala zure laidorioen entzütera, gure ohoreskien eta othoitzen zuri eskentzera. Bena mündü huntan eztüzü deus iraipusik, gaiza güziek ürhentze bat badizie; zelian baizik eztüzü besta eta sirats bethierekorik. Haregatik egün orozko ohore hoien emaitetik baratürik ere, ezkütüzü nahi baratü zure maithatzetik ez eta zure othoitzetik o Maria, o gure Ama huna; eta hilabete saintü hunen ürhentzian tinkatü nahi ditizügü zurekilanko estekak. Hortakoz jiten gütüzü orai gure bürien berheziki zuri gomendatzera. Zure gomendian, zure antziaren pian ezarten dizügü giren güzia: gure arima, gure khorpitza, gure bizia eta gure hiltzia. — Gure Ama ezari zütü zure Seme dibinoak, eta badakizügü guretako dütüzün Amazko sendimentiak, hanitzez azkarrago direla mündü huntako ama bihotzberenenak beno. Gure Ama zira eta izan nahi zira, eta gü ere nahi gütüzü izan zure haur. Hartzen zütügü arren bethikoz gure Amatzat; har gitzatzü zük ere bethikoz zure haurretako. Emaiten gitzaitü osoki, begira gitzatzü zurekin, zure Seme Dibinoaren eta zure zerbützüko. Gomendatzen deizügü gure bihotza Jinkoak beretako lehenik galthatzen deiküna; egizü maitha dezagün gaiza ororen gainetik; eta zü Ama huna maitha zitzagün hartarik landa, eta kreatürak Jinkoaren amorekatik eta harek nahi dian heinian. Emaiten deizügü gure gogoa, begira ezazü herrapide eta inganio gaizto orotarik, eta edüki ezazü fediaren eta egiaren argi ederrian. Gomendatzen deizügü gure khorpitza; begira ezazü xahütarzünian eta arimaren manüzpian; nausi eztadin aragia izpiritiaren kontre. Egizü, Jesüsi eta zuri jarraikiz, ebil gitian egiaren eta ontsaren bide xüxenian; hil gitian saintüki; zurekin Jinkoaren ikhusteko bere glorian, haren laidatzeko, maithatzeko eta gozatzeko bethiere zurekin, zelüko dohatsütarzünian. Halabiz.

 

aurrekoa hurrengoa