www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMASEIGERREN EGÜNA

 

Errege Majen jitia Jesüsen adoratzera

 

Vidimus stellam ejus...
et venimus adorare eum..

Ikhusi dügü haren izarra, eta jin gira
haren adoratzera.
(Matth. c. 1).

 

        Jinko Salbazalia, laur mila urthe hartan egürükia zena, jin zen azkenezkoz gizon-kentiaren arrerostera; sorthü zen bere popülü haitatiaren eta bere askazien artian, bena berarenek ez-zien ezagütü ez hartü nahi ükhen; aphalmentü handienian agertü beitzen mündiala. Bena etzanik zelarik Bethleemeko barrüki txarian gabezia handienian, zeliak erakusten zian haren Jinkotarzüna eta mündiari egin izan zen dohain handia; haren heltziaren ezagüteraztez, egia, ontsa eta xüxentarzüna maite zien gizoner.

        Aingüriek jakinerazi zien Jüdeako Artzainer. Ber denboran, Profetek anonzatü beitzien izar berri batek markatüren ziala haren jitia; izar hura agertzen da ekhi-jalkhigiako aldian. Egiaren jakin nahian bizi ziren hirur errege jakintsük ikhusten die; eta ohartürik Jüdeatik elkhi behar zian errege handiaren sortzia anonzatü behar zian izarra zela, berhala algarrekin hitzartürik phartitzen dira. Aitzinian aphaltürik joaitez, bidia izarrak erakutsi zeien Jerüsalemera hel artino; han galdü zeien; eta ustez bere bidajiaren mügala heltü zirela, galthatü zien goratik non zen Jüdioen errege sorthü berria. Haien jitiak eta galthoak izitü zütien Herodes erregia eta Jerüsalemeko popülü güzia. Herodesek bildü zütian Aphez gehienak eta Jakintsiak eta galthatü zeien non behar zian sorthü Krist egürükitzen zienak. Jakinik haienganik Bethleemen behar ziala sorthü, Profeten erranaren arauera, erran zeien Herodesek errege Majer joan litian Bethleemera eta ediren zükeienian, jin lekitzon erraitera non zen, harek ere bere üngürian egin litzon bere gürrak eta ohoreskiak. Jerüsalemerik elkhitzian izarra berriz agertü zeien errege Majer eta lagüntü zütian Bethleemeko barrükiala. Han ikhusi zien gabezia handienian Maria, Josef eta Jesüs haurra; bena zelia mintzo zeien eta haien fedia ez-zen khordokatü. Aphalmentü izigarri hartan ezagütü zien mündiaren Salbazalia eta Jabe gehiena; belhainkatü ziren, adoratü zien eta gero eskentü zeitzoen bere oberendak; ürhia bere Erregeri bezala, insensia bere Jinkoari bezala, eta mirrha gizon hilkorrari bezala. Lekhiak erakutsi zeien gabezia osoa; bena haurraren eta Mariaren begithartiak, Jinkotarzünaren leinhüriez argitürik ziren, eta haiek erakusten zeien Jinkoaren khantian zirela.

        Mariak sirats handirekin ikhusten zütian, bere seme dibinoari Erregek, artzainen ondotik, eskentzen zütien ohoriak. Haren bihotza bozten zen Jinkoagatik, bena ez-zen den gütiena hantzen; ez-zütian ohore horik beretakotzen; egoiten zen hareen gogoa bethi bere ez-deustarzünaren aphalmentian.

        O Maria, zureganik ikhas dezagün gühaurtarik deus ez-kirela, deus hunik ez-tügüla; — balinbadügü khorpitzeko edo arimako dohain zonbait, hurak Jinkoaganik dütügüla; — eta Jinkoak eman deizküla haren zerbützatzeko eta lorifikatzeko. — Bizi gitian arren, zü bezala, O Maria, bethi ümilitatian, aphaltarzünian, ezagützen dügülarik gütan hun direnak oro Jinkoarenak direla, eta gurerik ez-tügüla ez-deustarzüna eta bekhatia baizik.

 

 

 

Istoria

 

        Hirur errege Majen khorpitzak ohoratürik dira Koloñako Eliza Katedral ederrian. Istoriak emaiten deitze izen horik: Melchior, Gaspar eta Baltazar. Jesüs haurrari bere ohoreskiak eman ondoan, eta Maria Birjina ganik entzün ondoan haren miraküllüzko anonziazionia Gabriel Aingüriaz, abiatü ziren bere herrietarat. Bena Jinkoak gaiaz abisatü zütian elitian ützül Herodesenganat haren gogoküntiak gaizto beitziren. Beste bide bat arren hartü zien Jüdeatik elkhitzeko. Bizitze saintia eraman zien eta egin ahal oroz egiazko Jinkoa ezagüterazi eta zerbützerazi bere menpekoer. Errana da S. Thomas Apostoliak, Jesüs hil eta Arraphiztü ondoan, Ebanjelioaren erakastera Indietarat joanik, orano bizirik ediren zütiala, batheiatü eta aphezküpü konsekratü; eta gero martir hil zirela. — Haien Erlekiak edo khorpitzak Santa Elenak Persatik Konstantinoplerat erakharri zütian eta han Sta Sophia deitzen den Eliza ederrian ohore handirekin ezari. Gero S. Eustorjek, Emmanuel Enperadoriaren dsenboran, ekharri zütian Milanerat, Italietan. Azkenian, mila ehün eta hiruretan hogei eta hirur gerren urthian, Frederik enperadoriak erauzi eta erre beitzian Milaneko hiria; hantik, Reynol Aphezküpiarekin, Enperadore harek eroan zütian Errege Majen Erlekiak Koloñako elizalat bere ontzi aberatsekin; eta han ohore handirekin begiratürik dira. Horik oro Benoit XIV gerren Aita Saintiak, ekhartzen dütü, Jesü-Kristen bestetan gainen egin dian libürian.

        Maria Birjina, Jinkoaren Ama, ardiets izagüzü zure ümilitatiarekin, Errege Majen fedia; ezagüt dezagün Jesüs Jauna Althareko Sakramentü Saintian, haiek barrükian ezagütü zien bezala; eta han haiek bezala eskent dizogün, ürhia, insensia eta mirrha; erran nahi beita gure bihotzaren amorioa, othoitze huna, eta nahgaben eta sofrimentien gogotik egartia, haren boronthate saintiaren arauera. Halabiz.

 

aurrekoa hurrengoa