www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJINA MARIA
NOKÜGABE KONZEBITIARI
EGILIAREN ESKENIA

 

        Birjina Maria, Jinkoaren Ama, zelü-lürreko Erregiña; eta ere, zure Seme dibinoaren eta zühauren huntarzünaz, gure Ama zirena; zure aitzinian ahalkerekin belhainkatürik, eskentzen deizüt ene zahartarzüneko lan txipi hau. Ene eskazian hartü dizüt hunen adelatzeko ausartzia, nahiz ene herritar maiter ezagüterazi, ene ahalaren arau, zonbat handi diren Jinkoaganik ükhen dütüzün dohain berheziak; zoin paregabe izan diren zure berthütiak eta zure merezimentiak; zoin handi diren zelian zure ahalak eta Jinkoak eman deitzün bürüzagikoak.

        Badakit ez-nizala haizü gaiza hoien behar bezala ezagüterazteko, nihaurek hoietzez ez-tüdanaz geroz üdüripen bat baizik. — Badakit gizon argitienek eta mintzazale ederrenek ere aithorthü diela zure goratarzünez eta perfetzionez mintzatzeko bere eskartarzüna; eta züzenekin, zeren Jinkoak baizik ez-peitütü konprenitzen eta izartzen ahal.

        Bena mintzatzen giren bezala Jinkoaren beraren perfetzione mügagabez, gure ahalaren arabera, sori düzü zurez ere ber gisan mintzatzera atrebi gitian. Esperantza dizüt arren onhetsiren düzüla ene nahikünte huna; eta zonbat nahi güti balio dian ene lanak, — nahi deikedazüla, o Ama huna, ordaritzat ardietsi grazia, Jinkoak emaiten deiztadan azken egün hoiez ontsa pheretxatzeko eta hiltze saintü baten egiteko. Halabiz.

Emml. I. Apheza

 

aurrekoa hurrengoa