www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

BOST-GERREN EGÜNA

 

Mariaren dohain berheziak

 

        Mariaren haurzaroa ezta izan Adamen ondoko beste haurrena üdüri. Sorzarozko bekhatiagatik lüzaz gurekin arima ehortzirik bezala dago khorpitzian, enthelegurik gabe, boronthaterik gabe. Arima da gizonaren pharterik nublena eta gorena; arimaz Jinkoaren üdüriko gira eta aingürien pare; eta gü berant artino ezkira bizi arimaren bizitziaz. Ezta holako izan Mariaren kondizionia. Hura ezpeita izan sorzarozko bekhatiaz khozatürik, eztütü ere haren ondorio gaiztoak igurtzi; haren arima izan da hatsarretik enthelegiaz argitürik, eta Jinkoak hastetik gizonari eman zütian jakitate güziez dohaintürik; eta holatan bere biziaren hatsarretik Jinkoa ezagütü dü, Jinkoa maithatü dü eta Jinkoari eman deitzo zor zeitzon eskerrak eta laidorioak. Eta nola, Mariak izan behar zialakoz Jinkoaren Ama, Jinkoak eman beitütü haren arimari argi, edertarzün eta dohain kreatürari ematen ahal direnak oro; hastetik Aingüriak oro beno ere haboro izan da, eta hastetik Jinkoari ützüli deio, Aingüriek ützültzen ahal deioen beno ohore, esker eta amorio haboro. Eta Mariaren gogoa eta bihotza ezpeitziren jagoiti Jinkoaganik berhezten, haren amorioa, haren eskerrak eta ohoreskiak bethi thaigabe, haren arimatik Jinkoaganat igaiten ziren; eta bethi grazia berri erraitserazten zien Jinkoaganik. Hortik aphür bat gogoa ditake zonbat handi diren Jinkoak Mariaganik errezibitü dütian ohoriak; eta ere zonbat handi izan diren Jinkoak ordari igorten zeitzon graziak eta dohain berriak. Horik ziren bi turrusta bethi handitzez zoatzanak, bata Jinkoaganik Mariaganat jaisten, bestia Mariaganik Jinkoa ganat igaiten. Mariak eztü ützi galtzera dohain hetarik batere; orotzaz bethi hazi dü eta bethi haboro edertü eta goratü bere arima, sortzetik hiltzerano.

        Batheiatürik izateko dohain huna ükhen dügünaz geroz, zonbat gük ere eztügü ükhen grazia Jinkoaganik? Ezpagüntü ützi galtzera, balia erazi bagüntü, saintü handiak ginateke. Bena elas, zer egin dira gütan, eta batheiüko grazia eta geroztik ükhen dütügünak?

        O Maria, ardiets izagüzü heben-harat hobeki balia gitian Jinkoak bere miserikordian emanen deizkegün graziez.

 

 

Istoria edo gerthaldia

 

        Sen Dominika ari zelarik pheredikatzen Karkasonan, Maria Birjinaren eretzeko debozionen gainen, ekharri zeioen heretiko bat debriaz hartürik izan zena, Mariaren kontre oihüz mintzatü zelakoz. Sen Dominikak Jinkoaren izenian manhatü zian debria erran lezan, heretiko hura ützi beno lehen, egiak zirenez harek, S. Dominikak, Maria Birjinaren handitarzünaz eta photeriaz erraiten zütianak. Debriak, egiten zialarik, orroa izigarri bat, erran zian: «Khiristak, gizon hori gure etsai handia da, eta bortxatü niz erraitera, horrek Mariaz erraiten deitzienak oro egiak direla. Eztügü photererik Mariaren zerbützarien kontre; hanitz dira salbatzen direnak hari hersatüz hiltzerako menian; eta Maria Birjinari bere bizian debot egoiten direnatürik ezta batere damnatzen».

        O Maria, nahi gütüzü izan bizi gireno zure zerbützari eta zure haur.

Lagünt gitzatzü Jinkoaganik ükheiten dütügün graziez baliatzen, haien galtzera ez üzten; saintüki bizitzen, saintüki hil gitian; zelüko glorian Jinkoak orori eman nahi leikegün dohatsütarzüna bethiere zurekin goza dezagün. Halabiz.

 

aurrekoa hurrengoa