www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

HIRUR-GERREN EGÜNA

 

Maria Birjinaren Sortzia

 

Quae est ista quae progreditur quasi aurora consurgens?

Nor da hori zoin agertzen beita goiz-ozkorria üdüri?

Cant. c. 9.

 

        Sorthü zen azkenekoz, Salbazaliaren Ama izan behar zian Birjina, laur mila urthez egürükia. Jinkoak egin kreatürarik perfeitena zen, Aingüriak oro beno ederrago eta maithagarriago. Trinitate saintiak sirats handirekin begiak hartan ükhüratzen zütian; Jinko Aitak hartan ikhusten zian bere egiazko alhaba, erraitekorik ez-ziana, dohain güziez aphaintia; Jinko Semiak bere Ama, eta bere Ama izateko gisa orotaz gei zena; Spiritü Saintiak bere tenplo saintiena eta bere espusa maithagarriena. Aingüriek ikhusirik ordüdanik haren edertarzün paregabia, ezagützen die eta salütatzen bere eregiña bezala.

        Debria izitzen dü horren ikhustiak; Adam eta Ebaren haurretarik lehena beita eta bakhoitza, bizia ükhen dianian, haren photeriala erori eztena; eta ezpeitü edireiten hari oldartzeko indarrik ez biderik. Ezagützen dü horrek izan behar diala, haren büria zaphatü behar dian, Jinkoak hitzeman emazte hura; eta errabiahanditan jarten da, bena auherretan, indargabe beita khausitzen, haur sorthü berri horren aitzinian.

        Gizon-kentiak behar zükian alagrantziatan jarri, Maria Birjinaren sortzian. Arthizarrak lehentzen dian bezala ekhiaren agertzia, Mariaren sortziak anonzatzen zian Salbazaliaren jitia, Jüstiziazko Ekhiaren jaikitia. Bena gizonek ez-zien ezagütü, zelia boztü eta ifernia izierazi zian sortze handi hori; egin izan beitzen ixilian, praubezian eta aphalmentian, Salbazaliaren sortziak gero igaran behar dükian bezala.

        Orai gük beitakigü nolako izan den dohain-huneko sortze hori, jünta gitian Trinitate saintiari eta zelietako izpiritü dohatsier eta salüta dezagün boztariorekin eta amodiorekin, Jinkoaren Ama eta zelü-lürreko erregiña gei den haur benedikatü hori. Galtha dizogün gure arimaren begiratzia Jinkoaren grazian; merezi dezagün gük ere, Trinitate saintiaz eta aingüriez gogo hunez ikhusirik izatia.

 

 

Istoria

 

        Franzia deithürik izan da Mariaren Erresuma, regnum Galliae regnum Mariae.

        Eta ere Sa. Klotildak ardietsi zian Klobis bere senharraren eta Errege paganoaren konbertitzia, Maria Birjinaren arartekotarzünari hersatzez. Charlemagne Enperadore handiak, hanitz eliza eta komentü eraiki zütian Mariarenohoretan. Blanche de Kastilla erreginak zor ükhen dü Ama Birjinaren debozioniari Sen Luis Erregiaren ama izatia; ber gisan geroago Anna d'Autrichak, Luis XIV errege handiaren ükheitia.

        1528n, Higanautek Parisen urthiki zien Ama Birjinaren statüa edo üdüri bat eta puñal khaldüz phorrokatü zien. Franzois 1enak, Franziako Erregiak, egin erazi zian ber handiagoko imaje bat oro zilharrez. Prosesione handi bat egin izan zen, Ama Birjinari arraparazione egiteko; zortzi Aphezküpü, Erregeren Khorteko Prinziak, Enbasadoriak, Ordre güzietako Erlejiusak eta Eliza güzietako Aphezak bildu ziren, jente ozte handi batekin. Pariseko Aphezküpiak meza erran zian eta Erregek bere esküz ezari zian zilharrezko Ama Birjina, Higanautek bestia laidostatü zien lekhian; eta gero belhainka othoitü zian Maria Birjina beregatik eta Franziagatik, nigar turrustak ixurten zütialarik. — Luis XIIIk arra-eraiki zian Eliza hanitz Mariari konsekatürik, Higanautek errerik edo egotxirik izan zirenak; berheziki gure alderdietan Betharrameko eliza, Sarrantzekoa eta Büglosekoa. Harek berak konsekatü zian Franzia Maria Birjinari, eta manhatü egin ledin urthe oroz haren ohoretan Prosesione handi bat, Andere Dona Maria Agorrilakoaren egünian; zoin geroztik bethi egite beita.

        Salütatzen zütügü, Maria, Jinko Aitaren Alhaba, Jinko Semiaren Ama, Jinko Spiritü Saintiaren espusa, Trinitate Saintiaren tenploa, eta kreatüra güzien Erregiña. Egizü ohora zitzagün, maitha zitzagün, othoi zitzagün egün oroz fidelki; eta holatan merezi dezagün zurekin izatia zelian, zure arartekotarzünaren moienez.

 

aurrekoa hurrengoa