www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGEI ETA HAMARGERREN EGÜNA

 

Mariaren, Arraphiztürik,
Zelietarat eroaitia

 

        Heriotzia bekhatiaren gaztigia da; ez-zian arren Mariatan züzenik; bena orotan bere Semia bezala izatiagatik, heriotzia Mariak ere igurtzi behar zian. Hil izan da eta ehortzi Jesü-Krist bezala; bena ere hura bezala, hirur egünen bürian Maria bere Semiaren photeriak hiletarik phiztü dü; eta eroanik izan da khorpitz eta arimatan zelietarat; hori izan da bethidanik Eliza Saintaren sinhestia. Anikere ez-zen sori, Jinko Seme gizon egina aragistatü zian khorpitza, izan ledin sokhiduraren eta harren bazka. Errana da hirur gai-egünez Apostoliak egon zirela Ama Birjinaren hobiaren üngürian, psalmo eta kantika khantatzen; eta entzüten zütiela zelüko Aingürien botzak haienekin jüntatzen. Oro ixiltü ziren hirurgerren egünian; bena Sen Thomas ezpeitzen haren hiltziala heltü, ordian jin zen eta galthatü zian Ama Birjinaren begithartiaren, nahiz hilik, ikhusteko siratsa. Zabaltü zien hobia, eta hütsik ediren zien; ez-zen han, haren khorpitza üngüratü zian mihisia baizik, eta ürrin hun bat barreiatzen zien lili molzo bat. Gisa hortan, eta barnetik ere jakintsütüz, Jinkoak ezagüterazi zeien Apostolier Maria hiletarik phiztü zela eta khorpitz eta arimetan Jinkoak eroan ziala zelietarat. Khiristigoaren hatsarretik Elizak zelebratü dü Mariaren zelietarat eramaiteko besta; eta hori da haren ohoretan egiten den bestarik handiena; ordian bozten beitira khiristiak, Mariaren haurrak, haren ikhustez bere Seme Jinkoarekin bethikoz jüntatürik, bere merezimentü paregabez saristatürik, Jinkoaren lorian eta dohatsütarzünian phartedün jarririk sekülakoz.

        Gük hil behar dügü, gure bekhatüzko khorpitzak behar dü tzüstotü eta erhaustü; bena jinen da egüna gure Kreazaliaren maniak phitzeraziko beitü eta arimari jünta ezariko; algarrekin Jinkoa zerbützatü ondoan, mündü huntan ziren denboran, algarrekin goza dezen eternitatian, merezitü dien saria; edo algarrekin bekhatü eginez merezitü dütien gaztigiak, algarrekin egar ditzen eternitatian.

        Arraphizte jeneraleko egün izigarri hartan, o Maria, o gure Ama huna, nahi güntükezü oro gloriazko arropa xuriaz beztitürik, -Jesüsez deithürik izan esküñeko aldialat, zure gaintialat. Bena hori behar beitügü mündü huntan bizi gireno merezitü, bekhatiari ihes egitez eta berthütiaren pratikatzez; egizü orhit gitian bethiere gure egin bidez; eta Jüje soberanoari errendatü behar dükegün khuntü garratzaz, lür huntako gure bizitziaz eta harenganik ükhen dütügün hunki güziez.

 

 

Istoria edo gerthaldia

 

        1854en, urthian Pio IX Aita Saintiak, mündüko alde güzietarik Aphezküpiak bere gana bildürik, hen aitzinian ospe handirekin oihüstatü zian eta erabaki, Maria Birjina Jinkoaren Ama, begiratürik izan dela xahü sorzaroko bekhatiaren thonatik. Hantik laur urthe gabe, 1858n, baranthallaren hamekan, Maria Birjina thonagabia agertü zen Lurdeseko basa bazter batetan, haur gazte bati zoiñ Bernadetta deitzen beitzen. Erran zeion nahi ziala lekhü basa hartan eraiki lezen eliza bat haren ohoretan; — Khiristiek penitentzia egin behar ziela, Jinkoaren khexü jüstoaren ematikatzeko; — eta hortako pelegrien prosesione handiak jinen zirela lekhü hartarat; bena behar zela othoitü bekhatoren konbertitziagatik. Erran zeion haren izena zela Konzepzione thonagabia. Haur haren esküz sor erazi zian, bera agertzen zen harpe ondotik üthürri bat, zoinen hurak sendotzen beitütü eritarzün mota güziak; ütsier bista emaiten, mütier mintzoa, paralisatier menbrien üsaja.

        Tarbeseko Aphezküpiak, gizon jakintsienez ikher erazirik, bai Bernadetaren erranak, bai egin izan ziren sendotze miraküllüzkoak, egia zela deklaratü zian Maria Birjinaren haur hari agertzia.

        Eliza, Mariaren nahiaren arauera laster eraiki zen; eta berak erran zian bezala, alde orotarik Lurdeserat abiatü ziren pelegriak prosesionetan; ez berbera üngürünetako herrietarik, ez berbera Frantziatik, bena Españatik, Italietarik, Beljikarik, Angleterrarik, Autrixarik, Poloniarik eta ere Ameriketarik. Eliza bobedatik behera ikhusten dira herri eta nazione güzietako banderak, harat pelegriek ekharririk. Pio IX, Aita Saintiak, solanelki khoroa erazi zian Lurdeseko Ama Birjina; eta Leon XIIIk, gaizak oro herroetarik eta zinki ikhererazi eta argi-erazi ondoan, aprobatü dü, Maria Birjinaren Lurdesen agertzia izan ledin ohoratürik baranthallaren hamekan; eta hortako meza eta ofizio partikülar baten erraitia onhetsi dü.

        Iferniak, eta Franzian satanen mithilek, egin ahala egin die sinheste horren galerazteko eta pelerinajen bara-erazteko; bena debalde izan dira haien indarka güziak. Khiristien sinhestia eta pelegrien prosesioniak bethi handitzez joaiten dira eta egün oroz entzüten da miraküllü berri eginik Lurdeseko harpian.

        O Maria, ifernia nazione güzietan nausi dela üdüri dian egün gaizto hoietan, zü zira gure esperantza; zü zira satanen büriaren leherzalia; zük zühaurek goithü dütüzü bethiere, egiaren etsaiak; erakuts ezazü lürrari, erakuts ezazü iferniari, bethi bardin photeretsü zirela; egotx itzatzü Jinkoaren eta arimen etsaiak; salba ezazü Eliza eta salba ezazü Frantzia.

 

aurrekoa hurrengoa