www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGERREN EGÜNA

 

Maria emaiten da Jinkoari

 

Quam pulchri sunt gressus tui, filia principis!

Zoinen eder diren zure urhatsak, o Erregeren Alhaba!

 

        Maria Birjina eraman zien bere Aita eta Amek, hirur urthetan, Jerüsalemeko tenploala; eta han ordütik Maria eman zen Jinkoari zen-güzia eta egin zian birjinitatezko botoa.

        Mariak, bere izatiaren lehen hatsarretik, ezagütü dü Jinkoa, eta harenganik, izatiarekin, üken dütian dohain berheziak; eta ordütik hasi da haren maithatzen eta laidatzen. Ezta ordian izitzeko ikhusten badügü Maria Birjina hirur urthetan, Jerüsalemeko tenplo handialat joaiten bere büriaren Jinkoari eskentzera, ützirik bere etxondoa, ützirik bere Aita eta Ama maitiak.

        Oh, bai, eder izan dira Jinkoaren eta Aingürien aitzinian haur gazte horren urhatsak! Mündian agertü zen kreatürarik ederrena eta xahiena joaiten zeion Jinkoari, Serafinek zien beno amorio sütatiago batekin, bere khorpitzaren, bere izate güziaren Jinkoari emaitera, hari ützültzera haren huntarzün mügagabetik ükhen dütian dohainak oro. O sakrifizio ederra, Jinkoari ezinago laket izan zaiona! Halakorik ezpeitzian ükhen, ez ükhenen bere Seme gizon eginaganik ükhan dianaz besterik.

        Eder izan da sakrifizio hori Mariaren aldetik; bena ere eder izan da haren Aitaren eta Amaren aldetik. Jinkoak eman zeien haur benedikatü hori bere zahartarzünian; eta zonbatenaz beitzen maithagarriago eta adinari emanik zen beno enthelegütsiago, hanbat esker gehiagorekin eta gogo hoberekin Jinkoari egin zeioen haren sakrifizioa, Aita eta Ama Jinkotiar handi haiek.

        Mariaren ürhats goistiarrak eta haren Aita eta Amen sakrifizio jenerosak, orhiterazi behar deikuie, gü ere Jinkoarenak girela, giren güzia; eta harenganik dütügüla dütügünak oro; hari oro zor dütügüla, eta haren zerbützüko eta haren gogara baizik eztütügüla behar enplegi harenganik ükhen dütügün dohainak.

 

 

Istoria

 

        Jeanna, Alfonsa Vren Portügaleko Erregiaren Alhabak, zühürtarzün handirekin gobernatü zian Erresuma, Aitak eta Anayiak gerla egiten zielarik Türken kontre Afrikan. Bitorius hantik ützültzen zirelarik, Aitaren aitziniala joan zen Jeanna bere suñeko ederrenekin; eta nula ikhusi beitzian Aita ekharririk zela hari plazer egitera, galthatü zeion Abiereko komentian sartzia eta bere Birjinitatiaren Jinkoari konsekatzia. Onhetsi zian Aitak nahibada gogoz-gainti eta komentian sarthü zen. Bena haren edertarzünaren eta kalitate handien fama hürrün hedatü beitziren, Franziako Erregek, Charles VIIIk, galthatü zian emazte eta erregiñatako. Ordükoz Alfonsa, Jeannaren aita hilik zen eta Jean IIa, Jeannaren anayia zen Portügaleko errege. Charlesek galthatü zeion Arreba, menazatzen zialarik gerla eginen zeiola ezpazeion emaiten. — Jean IIak, Abierera joanik, erraiten deio Arrebari behar diala ezkontze hortara konsentitü, beraren eta popüliaren begiratziagatik gerla baten gaitzetarik.

        Jeannak galthatzen dü egün baten thermañia arrapostü emaiteko. Arte hortan badoa bere gelara; eta han Maria Birjinaren imajinaren aitzinian lüherrastürik, othoitzen dü hel dakion eta lagünt dezan Jesüs Jaunari konsekratü deion Birjinitatiaren begiratzen. Maria Birjinak haren bihotzetik khentzen dütü lotsak oro eta bethatzen dü haren gogoa bake eta sirats handi batez.

        Biharamenian erraiten deio bere anaie erregiari; prest nüzü zure eta Franziako erregeren nahiaren egitera, errege bizi balin bada. Jean IIa Abierako komentutik alagera badoa Lisbonarat, eta heltü denian bere palazioala, berria ekhartzen deioe, Charles VIIIa Franziako erregia, destorbüz hil izan dela; ez-zian hogei eta zazpi urthe baizik. — Jeanna dohatsü hori ohoratürik da Portügalian eta Dominikanoen ordrian, sainta bezala, maiatzaren hamabian, Innozent XII Aita saintiaren baimenarekin.

        Zure konzebitze thonagabiaz eta zure bethiereko Birjinitatiaz, xahü edükazü gure bihotza eta gure khorpitza, o Maria ezinago garbia. Eta gure bizitzia higa dezagüla, zük bezala, Jinkoaren zerbützian!

 

 

aurrekoa hurrengoa