www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGEI ETA BIGERREN EGÜNA

 

Maria Kanako ezteietan

 

        Ebanjelio Saintian irakurten dügü, ezteiak egiten zirela Kana Galileako hiri batetan; eta familia Jinkotiar beitzen eta arauz ere askazi, Maria Birjina Jesüsekin eta haren dizipüliekin eztei hetara joan zela. Apairia ürhentü gabe ardoa jin zen eskaztera; hori nabaritü zian Mariak, eta ikhusirik ahalke handitan khausitzera zoatzala espusak eta haien etxekoak, hüllantü zen bere semiagana eta erran zeitzon hitz horik berak: eztizie ardurik. — Jesüsek ikhusi zian bere amak nahi ziala, harek eman liezen ardu, miraküllü baten egitez; eta lehenik iraxi bezala zian ihardestez: zer da zure eta ene artian? ene orena ezta orano heltü. — Erran bazeion bezala: Ama, zure nahiak oro egin zitit oraidrano, zure seme legian; orai miraküllü bat galthatzen deitazü; bena miraküllü egiteko photeria eztit zureganik, bena bai ene Aita zelükoaganik, eta eztüzü orano heltü harek markatü dian miraküllü egiteko thenoria. Idüri zian ihardeste horrez Jesüsek ezagüterazten zeiola Amari, harek galthatzen ziana ez-zaitekeiala egin. Amak aldiz ikhusi zian prest zela harek nahi zianaren egitera, ezi erran zeien zerbützarier, egin litzen Jesüsek emanen zeitzen maniak; eta sei untzi handitako hura, Jesüsek ardutara khanbiatü zian. Miraküllü horren egitez bere amaren galthoala, eta hari egin zian ihardestiaz, Jesüsek erakusten deikü zonbat handi den Ama Birjinak dian photeria. Ez-zen haltü orano Jinko Aitak markatü thenoria miraküllü egiteko; Jinko bezala zian Jesüsek miraküllü egiteko photeria; eta Jinkotarzüna ez-peitzian Mariaganik, ez-zen Jinkozko egitekoetan Mariaren manüzpian. Halerik ere erakusteko mente güzier ez-tiala deus arrafüsatzen ahal bere amari, galthoa egin deiolakoz, aitzinatzen dü miraküllien hasteko thenoria eta khanbiatzen dü hura ardu hobeniala.

        Orhit gitian arren ezinago handi dela Mariaren photeria Jesüsen bihotzen gainen; hersa gakitzon gure beharrüne güzietan konfidantza handienarekin, eta gure arimaren aitziko eztiren ber, segür izan gitian haren bidez ardietsiren dütügüla gure galthoak.

        O Maria, Jinkoaren aitzinian zure galthoak orophoteretsü dütüzü; ikhusten düzü zonbat handi eta hanitz diren gure beharrüniak eta gure flakeziak; errozü zure Seme Dibinoari, vinum non habent, ez-tizie arduik, eztizie indarrik, eztizie agoñürik; hel zakitze eror eztitizn eta zure grazia gal ez-tezen.

 

 

Gerthaldia edo istoria

 

        1834, soldado zahar bat bazen Angulemako hirian. Bizitze sinheste gabe eta barreiat bat eramanik animal bat bezala bizi zen; eta minez hartürik beitzian khorpitza, bere büria eho nahi ükhen zian. Ixilik bere gei gaiztoaren konplitzeko, phozu azkar bat iretsi zian, eta harek sütan ezari zeion barnia. Elkhi zen etxerik behar ziala ospitalian sartzia galthatü; bena idüritü zeion norbaitek besotik hartzen ziala eta erraiten zeiola: Abil sen Pieerako elizala eta han kofesa hadi. Phusatürik bezala joaiten da eta galthatzen dü jaun Erretora; arristiriko hirur orenak ziren, eta Erretora joanik zen kofesatzez akhitürik, baruraren haustera; ezi gorozema zen. Jakinik presatürik zela galthazalia, joaiten da elizala, eta entzüten dü soldado zaharra. Jakin dianian phozu iretsi diala, erraiten deio aphezak, behar deiola permetitü medezi bati erraitia zer egin dian, kontrephozu eman diezon. Onhesten dü, bena bere kofesioa ürhentü dükianian. Aphezak ikhusi ondoan zer sendimentüekin egin dian kofesionia erraiten deio: adiskidia, zure bizian behar ükhen düzü fidel izan Jinkoaren edo Ama Birjinaren eretzian zonbait debozioneren egitera. — Jauna eztit batere egin; othoitziak ützi zitit ahaztera, eta sinheste gabe bizi izan nüzü. Amaganik ükhen nian gomendü bat, soldado phartitzian, hura dit bera begiratü. — Eta zer zen gomendü hura? — Eman zitazün Ama Birjinaren Eskapilario bat eta erran zitazün, begira nezan bizi nintzano; eta bulharra zabaltürik erakutsi zeion. — Erran zeion aphezak; Jinkoari eta Maria Birjinari eskerrak emetzü, Eskapilario horri zor dükezü zure salbamentia. — Gero medeziagana lagüntü zian, eta hunek jakin zianian zer phozu iretsi zian, erran zeion: behar züntian phozu horrek bi orenetan barnen eho, miraküllü bat düzü orano bizi ziren; hil zen dolümenezko eta khiristarzünezko sendimentü hobenetan.

 

 

aurrekoa hurrengoa