www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMARGERREN EGÜNA

 

Maria Birjinaren ezkontzia

 

Noli timere quia tecum sum.

Ez ükhen lotsarik ni zurekin beiniz. (Js. 42.5)

 

        Maria Birjina ontsa edireiten zen Tenploan, Jinkoaren etxian, eta ez-zian beste nahirik, bere bizitze huntako egünen han igaraitia baizik. Eta bestalde beitzakian zoinen eder zen xahütarzüna, Jinkoari konsekratü zeion bere Birjinitatia. Bena ez-zen mündian eta gütiago jüdioen artian ezagütürik berthüte eder horren balioa; hartakoz ezkontzeko adiniala heltü zirenian Tenploan hartürik izan ziren neskatilak, aphez nausiek ützültzen zütien aita amer, hek senhar bat eman liezen. Mariaren aita eta ama hilik beitziren, erran zeioen aphezek ezkontü behar ziala. Mariak ezagüterazi zeien Jinkoari egin ziala Birjina egoiteko botoa. Algargana bildürik jakiteko zer egin behar zien, aphezek Jinkoaren argiak galthatü ondoan, deklaratü zien behar zeioela Mariari eman senhar bat legiaren arauera.

        Jinkoak onhetsi zian Mariaren Birjinitatezko botoa; ihurk ez-zakialarik, hura haitatürik zen eta adelatürik Trinitate Saintiaz Salbazaliaren amatako. Bena nahi zian Jinkoak ükhen lezan Mariak bere khantian senharraren itzala; eta hori Birjinak amatzian, bere ohoria xahü begira lezan jenten aitzinian; Inkarnazioniaren gordatzeko, thenoria jin artio, gizoner eta debriari; bai eta haurrari eta haren amari süstengü baten emaiteko. — Nola Maria beitzen Dabit erregiaren arrazatik jaisten, behar zian ber odoleko gizon bati jüntatü legiaren arauera. Aphezen deyiala jin ziren Dabiten kastako ezkongeiak Tenploala; eta haiekin Josef adinian jadanik aitzinatia, Jinkoaren Izpiritiak phusatürik. Aphez Handiak erran zeien Jinkoak behar ziala berak erakutsi zoin nahi zian izan ledin Mariaren senhar; eta bakhoitzaren izenarekin phausa erazi zeitzen makhila idor bedera Arkha saintiaren khantian; eta erran zeien: zoinen ere makhila hozitüren eta lilitüren beitzen hura izanen zela Jinkoaz haitatia eta Mariaren espusa.

        Biharamenian Josefen makhila ediren zen berbera hozitürik eta lilitürik; eta aphez handiak eman zian Mariari Senharretako. Sen Gregori Nissekoak, Sen Jeromek eta beste Izkiribano Saintü hanitzek hori jakinerazi deiküie. Eta erraiten ere deiküie Mariak lehia handirekin ezagüterazi zeiola Josefi, Jinkoari egin zian Birjinitatezko botoa; eta Josefek bere aldetik erran zeiola Mariari ber botoaz Jinkoari hertsirik zela eta hartakoz zela ordartino egon ezkuntügabe. Ordü berian hitzartü zien ezanen zirela algarrentako Jinkoari egin zien promesaren begirazale eta jakile.

        O Maria, ikhusten dizügü amirazione eta plazer handirekin, nola Jinkoak, zure ixilik, adelatzen dütian gure arrerosteko zützaz egin behar deizkün honki handiak. Zure xahütarzünaz eta xahütarzünaren amorioaz merezitü dizü haitatürik izatia Salbazaliaren Amatako. — Eta ber gisan Sen Josefek bere xüxentarzünaz eta xahürtazünaren amorioaz merezitü dizü haitatürik izatia zure espustako eta Salbazaliaren aita ordaritako. O Maria, o Josef, ardiets izagüzie xahütarzünaren amorioa eta haren arrankürarekin begiratzeko grazia!

 

 

 

Istoria

 

        Prinzesa Margarita Kolona, Erromako familiarik handienetako alhaba zen. Haurretik Maria Birjinari hanitz debot izan zen eta hitzeman zeion Birjinitatia harek bezala bethi begiratüren ziala. Aita eta ama gazterik galdü zütian eta bere anaiek ezkunterazi nahi zien bortxaz, bere heineko Prinze nuble batekin. Margarita esmeriatürik hersatü zen Maria Birjinari; othoitü zian hel lekion eta bere photere handiaz legünt lezan, berak hainbeste maite ükhen zian Birjinitatiaren begiratzen. Maria Birjina agertü zeion, bihotza ematü; eta segürtatü zian begiratüren ziala maite zian berthüte ederra. Erran zeion nola behar zian egin anaiek eginerazi nahi zeioen ezkontziaren barreierazteko. Mariaren aholkier gogotik jarraiki zen Margarita Kolona. Ezkontzia barreiatü zen eta Margarita sarthü zen sen Franzesen ordenan eta bere bizitze xahiaz eta saintiaz merezitü dü dohatsien artian khuntatürik izatia. Haren besta egiten da S. Franzesen ordenan, abentiaren 30n.

 

 

aurrekoa hurrengoa