www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMAZORTZIGERREN EGÜNA

 

Jesüsen eskentzia Tenploan

 

Tuam ipsius animam pertransibit gladius.

Zure zihauren bihotza espatak igaranen dü. (Luc. 2. 35).

 

        Pürifikatzeko edo xahatzeko legiari menpetzia egin zianian, Maria eta Josef abiatü ziren haurraren Jinkoari eskentzera eta erostera. Huna non ordian aitziniala agertzen zaien gizon zahar gürgarri bat, Simeon deitzen zena. Egürükitzen zian Salbazale hitzemana, eta Jinkoak ezagützera eman zeion ez-zela hilen hura ikhusi gabe. Espiritü Saintiak bulkatürik jin zen Tenploala, eta harek argitürik ezagütü zian Mariak besoan zian haurra zela Mesias hitzemana, lau mila urthe hartan Jinkotiar gizonek egürikitzen ziena. Hüllantü zen, hartü zian bere eskietan haur dibinoa, bere bulharrian errespetüekin tinkatü; eta begiak zelialat altxatürik erran zian: Ützazu orai, Jauna, zure zerbützaria joaitera bakian, zure hitzaren arauera; ene begiek ikhusi dienaz gainian mündü güziari igorri düzün Salbazalia, ilhünpetan diren paganoen argitzeko eta Israel zure popüliaren loriatako. Gero Mariaganat ützülirik erran zeion: hau dükezü hanitzen galgarri eta Salbagarri Israelen; eta zure zihauren bihotza ere trenkatürik izanen düzü dolorezko ezpata batez.

        Hainbesterekin agertü zen Anna Profetesa, lauretan hogei eta laur urthe zütiana. Senharra zazpi urtheren bürian galdü zian eta geroztik bizi zen Tenploan, gaiak eta egünak igaraiten zütialarik othoitzetan eta baruretan. Hau ere Jesüs haurraren ikhustian, hasi zen Jinkoari esker emaiten, eta Salbazale jin beharra zela oihüstatzen, Arreroslia egürükitzen zien güzier.

        Zelizak gisa hortan agertzen zütian, Mariak bere ümilitatiaren eta praubeziaren pian gordatzen zütian senthagallak. Bena boztü bazeion bihotza, haren seme dibinoaren hola goresten entzütiak; garrazki eritü zian, Simeonek aiphatü zeion ezpatak, zoinek haren arima trenkatü behar beitzeikon. Haregatik laidorioek ez-zien haren bihotza hantzen, ez nahigaben egürikitziak egoisten; Jinkoaren boronthatiari beitzagon bethi, arraerraiten zialarik: hau naizüla, Jauna, zure neskatoa, egin bekit zük ontsa edireiten düzüna.

        Mariak bezala har ditzagün bethi Jinkoaganik, hongoak eskeerekin, eta nahigabiak bathiekin. Egün hunetan erran dezagün Mariarekin Magnificat anima mea Dominum; eta egün gaiztoetan: Jauna, ziren benedikatü; egin bedi zure boronthatia zelian bezala lürrian; zük beitakizü zer den hobe ene arimaren Salbamentütako.

 

 

Istoria

 

        Zozime erlejius eta aphez Saintiak, Palestinako desertü batian bathü zian emazte bat bilho xuritüz khorpitza estalirik; hura zen Santa Maria Egiptakoa; eta Aphez Saintü haren maniari ihardesteko khuntatü zeion bere bizitzea, gisa huntara: Sorthü niz Egiptan, hamabi urthetan ene aita eta amaren gaztigier ihes egiteko joan nintzan Alexandriako hirialat, eta han ene Arima lohian nahasi nian. Egün batez khiristiak joaiten beitziren Jerüsalemerat khürütxe Saintiaren bestaren egitera, haier jüntatü nintzan. Hara heltü ondoan ene lagünekin, elizan nahi izan nintzan sarthü, bena zerbaitek borthan baratü nündian eta auherretan indarkatü nintzan sarthü nahiz. Ordian phensatü nian Jinkoak ene bekhatiegatik ez-nündiala üzten sartzera.

        Eliza heipian ikhusi nian Ama Birjinaren imajina bat; erori nintzan haren hoinetara eta erran neion: O Birjina loriusa, Jinkoaren Ama, enüzü digno zureganat ene begien altxatzeko, eta zük eni so egiteko, zü xahütarzüna bera beitzira eta bi oro theiarzün. Bena orhit zite bekhatoren Salbatzera jin dela zureganik sorthü dena; ütz nezazü Elizan sartzera eta khürütxe saintiaren adoratzera, zointan zure Seme dibinoak bere odola ixuri beitü eta bizia eman bekhatoren Salbatziagatik. Hitzemaiten dizüt bekhatürik haboro ez egitia eta zük erakutsiren deitazü bidiari jarraikitzia. Borogatü nian Maria Birjinak entzün nündiala; jeiki nintzan, sarthü nekerik gabe elizan; eta han khürütxe Saintiaren hoiñetan belhainkatü, lürra ene nigarrez busti eta ene bekhatien pharkamentia galthatü. Bihotza largatü zeitan; ützüli nintzan Ama Birjinagana, hari eskerren emaitera eta galthatzera zer egin behar nian. Boz batek erran zeitan: abil Jordane ühaitzetik harat. Joan nintzan üjaitz ondoala; hur saintü hartan ükhüzi nintzan, gero sarthü nintzan khantian zen eliza batetan; kofesatü nütian ene bekhatiak eta komünione Saintia errezibitü. Gero igaran nian ühaitza eta desertü huntan sarthü. Berrogei eta zortzi urthe badü heben nizala. Lehen hamazazpi urthetan igurtzi dütüt tentazione borthitzak, bena hersatzen nintzan ene ihes-lekhiala, ene Ama Maitiari, Maria Birjinari; eta harekin batian garhaitzen nütian debriaren eta aragiaren oldartziak; eta hogei eta hamar urthe badü bakian Jinkoa zerbützatzen düdala. Hil zen ostirale saintü egünian, ostegün saintüz Sen Zozimaren eskütik komünione saintia errezebitü ondoan.

        O Maria, mündü huntako hun-gaitzen artian, othoi bekhatü egitetik begira gitzatzü; eta lagünt gitzatzü pazentziarekin hartzen, Jinkoak gure bekhatiegatik igorten deizkün gaztigien.

 

aurrekoa hurrengoa