www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

LEHEN EGÜNA

 

Mariaren Jinkoaz aitzingogoatzia eta hitzemaitia

 

        Jinkoak ikhusi zian bethidanik gizonaren erortia; eta ere bethidanik hitzartü zian, bere miserikordia handian, haren eraikitia eta salbamentüko bidian haren ezartia; eta hortakoz Jinko Semiaren gizonegitia izan zen erabakirik; eta ordüdanik haitatürik izan zen, haren Ama izan behar zian Birjina.

        Bere huntarzünaren detse handi hori Jinkoak ezagüterazi zian Adami eta Ebari, noiz-eta bere bekhaitiagatik ohiltü beitzütian lürreko Pharadusütik, eta kondenatü hiltzera, nekian eta nigarretan herrestatü ondoan bizitze esteiari bat. Madarikatü zian berriz debria, süge ifernükoa, bere inganioez gure lehen burhasoak bekhatiala erorerazi zütiana, eta erran zeion: etsaigoa ezariko ziala haren eta emaztiaren artian eta emaztiak lehertüren zeiola büria; — emazte hura debriaren huinpetan ezarlia, Maria da, Salbazaliaren Ama.

        Lau mila urthez mündiak egürüki dü gizonketiaren Arrerosle hura eta haren Ama jinkozkoa. Anhartian Jinkoak berritzen zütian bere hitzemaitiak, eta ere figüratzen edo üdüriazten zütian: Salbazalia gizon saintü batzüz, eta haren Ama Maria ere emazte sainta horiez: — Sara Abrahamen emaztiaz, zoinen arrazan benedikatürik izan behar beitzien mündüko nazione güziek; — Rachel Jakoberen emazte maitiaz eta Joseph jüstoaren amaz; — Debora eta Jahel emazte bihoztoiez, zoinek Jinkoaren popülia etsaietarik libratü beitzien; — Anna saintaz, Samüel Profeta handiaren amaz; — Jüdith korajusaz Holoferna gaitzari büria muztü zianaz eta Israeleko popülia salbatü; — Esther ederraz, errege Assuerüsek emazte güzien gainetik maithatü zianaz, eta Aman gaiztoa ürkha erazi zianaz.

        Maria da odei txipi hura, Elia Profetak ikhusi ziana; zelü orotara gero hedatü beitzen eta lürra, idortiaz ütsaltürik zena, euri gizen batez busti beitzian.

        Maria da, Isaia Profetak anonzatü Birjina, zoinek konzebitü behar beitzian eta sorthü seme bat, zoinen izena beitzatekian Emmanuel, erran nahi beita Jinkoa gurekin edo Jinkoa gizon eginik.

        Salütatzen zütügü, o Maria, Jinkoaren gogoan bethidanik izan ziren kreatüra maitena, handiena, eta perfeitena; — gure arrerosteko hastetik hitzemana, Patriarkek egürükia eta Profetek anonzatia; so egigüzü zure haur desterratü hoier eta lagün gitzatzü zelüko bidian ebilten, ikhus ahal zitzagün han, loriaz eta dohatsütarzünez üngüratürik.

 

 

Gerthaldia edo istoria

 

        Mila zortzi ehün eta berrogei eta bian, Alfonsa Ratisbone deitzen zen Jüdio bat gerthatzen zen Erroman igaraitez, Napleserat eta gero Malthako islarat joaiteko geiian. Bathü zian Theodore de Büssiere deitzen zen jaun bat, protestan izanik, katoliko argitü eta bero bat. Ratisbonak hastio zian Erlejione katolikoa eta burhau itxusienak erran zeitzon Jesü-Kristen Erlejioniaren kontre. M. de Büssierak eztiki ihardetsi ondoan, erran zeion: galthatzen deizüt grazia bat neke eztena, Maria Birjinaren Medalla hau ekhar ezazü lephoan, eta goizan eta arratsen irakur ezazü othoitze txipi hau: Memorare edo orhit zite.Ratisbone lehenik trüfatü ondoan galtho hoiez, gero zeditzen da Büsieraren isidurari. Medella ezartzen deioe lephoan eta othoitzia berari izkiriba erazten. Izkiribatzen zialarik, gogoan sarthü zeion eta nonnahi, bera zenian, jiten zeion gogoala. Hantik laur egünen bürian, urtharilaren 20n, M. de Bussiere bazoan M. de Lafarroinaisen ehortzetaren hitzarzera; M. de Ratisbone kharrikan bathürik, bere botüran hartzen dü eta badoatza S. Andre delle Fratte deitzen den Elizala. Hanko gehienekin hitzartzen ari delarik M. de Büssiere, Alphonse de Ratisbone sartzen da küriositatez Elizan; han so dagoalarik, batbatian xapela batetan argi handi batek üngüratzen dü eta belhainka erorten da, beste ordüz J. Paule Damaseko bidian erori zen bezala. Han zagon argiari so, ezagützia galdürik bezala, nigar turrustaz, M. de Bussiere jin zeionian iratzartzera. Ezzakian non zen; jeiki zen, hartü zian bulharrian zian Ama Birjinaren medailla, erraiten zialarik: hau düzü, hau düzü, lagünt nezazü aphez baten gana. Eraman zian M. de Bussierak Aita de Villefort jesuitagana. Argitürik ediren zen Erlejioneko phüntü güzien gainen; eta Aita Saintiaren baimenarekin hamar egünen bürian, urtarilen 31n izan zen batheiatürik. Konbertitze miraküllüzko hori, nahi ükhen zian Aita Saintiak izan ledin xeheki ikhertürik, eta ezagütürik egiazki maria Birjinaren photere eta huntarzün handiaren egitate bat dela. Alphonsa Ratisbona gero apheztürik, erlejius hil izan da, saintüki bizi ondoan.

 

aurrekoa hurrengoa