www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Maria birjinaren hilabetia
Emanuel Intxauspe
1894

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Maria Birjinaren hilabetia, Michel Inchauspe. Pauen Vignancou, 1894

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGEI ETA ZAZPIGERREN EGÜNA

 

Maria Jesüsen zelietarat igatian

 

        Mariak lagüntü zian Jesüs Olibetako mendi thiniala, apostoliekin eta hari jarraiki ziren beste dizipüliekin. Han entzün zütian Salbazaliaren azken hitzak eta hartü zütian haren azken beneditzioniak; eta gero ikhusi zian zelietarat altxatzen. — Badoa Semia eta üzten dü bere ama maitia lürrian. — Zertako eztü berekin eramaiten? Eztia zelia merezitü? Ez-tia lürrian aski sofritü? hainbeste bihotzminen ondoan, behar dia igurtzi orano Semiaganik berhezirik, lür triste huntan desterratü egoiteko bihotzmina? Ezagützen dü Jesüsek bere Amaren berthütiaren handia; badaki zonbat sakrifizio hori balia eraziko dian Jinkoaren loriatako, bere merezimentien hanizteko, eta fededün güzien ekhoizpenetako. Badaki zonbat haren ikhustiak eta entzütiak ürgaitziren dütian Apostoliak, eta beraren haboro ez ükheitiaz konsolatüren. — Ezta behatzen, Semia Amari josten dian amuriaren botzari; eta üzten dü Maria lürrian, ez zonbait egünez edo hilabetez, bena hogei eta lau urthez!!

        Maria, ütz baledi Jesüsenganat eramaiten dian amorioaren borthiztarzünari, ethen litake berhala haren arimaren eta khorpitzaren lotkarriak eta hegalta leite haren arima Jesüsen ondotik zelialat. Bena bada haren beithan zerbait orano azkaragorik Jesüsi eretxekitzen dian amorioa beno. — Hura da Jinkoaren boronthatiaren egin nahia, hari menpetürik osoki egoitia eta bere nahikünte güzier ükho egitia. Hortakoz aski da harentako jakitia nahi diala Jinkoak egon dadin orano lürrian, erraiteko gogotik: hau naizüla, Jauna, zure neskatoa, egin bedi nitan zük nahi düzüna; nik eztizüt beste nahirik zure boronthatiaren egitia baizik. Hola egürükitzen dü emetarzün eta bathi handienarekin, hel dadin Jinkoak bere detse saintietan markatü thenoria mündü hiragarri hunen üzteko eta joaiteko bere Semiaren saihetsian, haren beraren dohatsütarzünian pharte hartzera.

        O Maria ikhas dezagün zure ganik mündü huntako nahigaben egarten; eta heben maiteenek güntükieneganik separtzen, orhitüz zelian edirenen dütügüla hebentik galdü dütügünak, eta hekilan gozatüren dütügüla Jinkoak bere zerbützarientzat zelian adelatü dütian bethiereko siratsak. — Bena konfidantza horren ükheiteko egigüzü, o Maria, bizi gitian zü bezala, bihotzez berhezirik lür huntako gaiza igarankoretarik; eta Jinkoaren boronthatiaren ahalaz fidelki egitez, gure aihoak eta hasperenak, zuriak bezala, thaigabe igain ditian zelialat.

 

 

Istoria edo gerthaldia

 

        Sen Bernardin Sienakoak khuntatzen dü Franziako Aitonenseme bat joan zela, zerbützari leial eta jinkotiar bat lagün hartürik, Jerüsalemera eta üngürünrtako lür saintietara. Bisitatü zian Bethleeme, belhainkatü zen Jesüs Jinko Semia sorthü zen barrükian, hanko lürrari pot egin zian. Gero joan zen Nazarethera, han hogei eta hamar urthez Mariarekin eta Josefekin Jesüsek oküpatü lekhia eta etxia ikhusi zütian eta ohoratü. Üngüratü zütian Salbazaliak iruski, eta bere presentziaz santifikatü lekhiak. — Ükhüzi zen Jordaneko ühaitzian zointan izan beitzen Jondane Johanek batheiatürik. — Üngüratü zian desertia zointan berrogei egünez barur egon beitzen. Ikhusi zian Hebron, non santifikatü beitzian Jondane Johane bere amaren sabelian. — Ikhusi zian Bethania, Maria Madalenaren, Martharen eta Lazaro arraphiztiaren jauregia. — Igain zen Taborreko mendi thiniala non bere Jinkotarzünaren gloria erakusti beitzian Phetiriri, Jakoberi eta Johaneri. — Gero üngüratü zütian Pasioneko lekhü saintiak, Jesüsek bere odolaz busti zütianak: Olibetako baratzia, Kaifaren etxe lekhia, Pilatusen palazioa, Azotatürik izan zeneko lekhia; elhorriz khoroatürik eta khorpitza oro zaurthürik Jüdioer Pilatusek erakutsirik izan zen heigora. — Gero jarraiki zen Jesüsek bere ürhatsz eta bere odolaz markatü dian bide dolorezkoari khürütxiaz kargatürik. — Kalbarioan, hobi saintian, lürra busti ondoan bere nigarrez; eta Eliza ezinago ohoragarri, Santa Helenak eraiki zian hartan, bere debozionia elikatü ondoan; igain zen Olibetako mendi thiniala zointarik Jesüs zelietarat altxatü beitzen. Han haren hoinen herexak potü zütian amorio handirekin eta gero erran zeion: O Jauna, Jesüs ene Salbazale maitia, ükhen dit konsolazione handia, zük mündü huntara jin izan zirenian, zure presentziaz eta zure ürhatsez santifikatü dütüzün lekhü güzietan zuri jarraikitzekoa. Bena orai norat joaiten ahal niz zure edireiteko? ezi nik eztit beste aihorik, eztik beste güdiziarik zurekin izatia baizik, zure ikhustia, zure maitatzia eta zurekin bategitia baizik. — Jesüsek entzün zütian haren aihoak; eta han berian hil izan zen amoriozko hasperen batetan. Haren mithil leialak ehortzi zian eta haren hiltze saintiaren berria ekharri etxekoetarat.

 

 

aurrekoa hurrengoa