www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa  

XXX. KAPITULUA

 

Perfekzioneko bidean dabilltzala uste duten Giristiño batzuek, nola tronpatzen diren.

 

        Behiñ eta bietan etsaia garaitua den ondoan, ez da horrengatik gelditzen, hirurgarren asaldu eta atakhada bat eman gabe. Bere ahalaz, ahantz arazten darozkigu, oraietan gudukaturik heldu garen pasioneak eta bizioak; eta burura ematen daroku, perfekzione halto eta gure ahalez goragoko bati lotzeko borondate eta deseiñu banhoa; zeren seguratua baita, behiñere harataraiño eziñ iganen garela. Horra zergatik oren guzian errezibitzen ditugun heriotzeko kolpeak, eta ez baitugu pensatzen ere, hauki erremedio ematea: ezen deseiñu eta borondate llilluragarri horiek iduritzen zaizkigu egiazko obrak eta efetuak direla; eta superbiostasun gorde batez, uste dugu, ya saiñdutasunik gorenera iganak garela. Gisa huntan: eziñ yasan dezakegu nahigaberik eta afrunturik xumena: eta guziarekiñ egoten gare luze Meditazionean, deseiñu handiak formatzen, tormenta latzgarrienak eta Purgatorioko penak ere yasanen ditugula, Jaiñkoaren amorea gatik.

        Gu tronpatzen gaituena hauxe da: nola gure gorphutza ez baita hainitz ikharatzen urrundikako sofrikariez; pena handienak, pazienzia handiago batekin, efetuzki eta bere baitan, paraitzen dituztenekien, gure guruak berdiñean emateko ausartia hartzen dugu. Etsaiaren artifizio haiñ danyerosari ihes egiñ nahi badiogu, fermuki delibera-zagun gonbatatzea, eta hitzak utzirik, obraz guduka zagun, inguratzen eta hurbilldik atakatzen gaituzten etsaien, nonbre handia. Hortik ezagutuko dugu, ea gure deseiñuak eta gure proposak flakoak ala yenerosak ziren, itxurazkoak ala ziñ-ziñezkoak; eta iganen gare perfekzionera, Saiñduek erakhartsi darokuten bide egiazkoaz.

        Maiz eta ardura atakatzen ez gaituzten etsaiez denaz bezanbatean, ez gaitezela hauk gudukatzeaz hainitz penetan eman, non ez dugun aiñtzinetik ikhusten, zenbait okasionetan eta zenbait orduz, gure kontra altxatuko direla. Ezen hunelakoen atakadak sustengatzeko estatutan aurkhi gaitezentzat, goizdanik aiñtziñkar hartu behar dugu, haukien garaitzeko deliberazione fermu bat.

        Ordean zein nahi den fermua izan dadiñ hartzen dugun deliberazionea, ez dezagula hau har bitoria batentzat; zenbait denboraz bertutezko obretan gure buruak trebatu bagintu ere, eta bertutean haiñitz gora igan bagiñe ere. Egon gaiten bethi humilltasunean: gaizki guziak igurik atzigun gure flakotasunaren partetik: mesfida gaiten geure buruaz: eman tzagun gure fidantzia guzia Jaiñko xoilla baitan: maiz othoitz zagun, guduan borthitz gaitzala, hirrisku guzietarik begira gaitzala; gure bihotzetan beregaiñki itho detzala urguilluaren, presumzionearen, eta gure indarren gaiñean dugun fidantziaren sentimendu guziak. Horra zein medioz uste izan dezakegun perfekzionerik gorenera igan ahal gaitezkela; bertze aldetik zenbait defaut xumetarik korreyitzea pena handi bat dugun arren. Jainkoak maiz hunelakoak uzten darozkigu gu humiliatzekotzat; eta moien hortaz, gure obra onez ardietsi ditugun merezimendu ttipi eta aphurrak konzerba detzaguntzat.

 

aurrekoa