www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVII. KAPITULUA

 

Nola duen Satanek, bertuteari lothu nahi zaizten presunak, bai eta bizioan oraiño ehortziak daudezenak, tentatzeko eta enganatzeko antzea eta usantza.

 

        Gauza segur bat da, Deabruak ez duela bertze pensamendurik, gizonen gal-araztea baizen; eta ez dituela guziak manera berean atakatzen. Zuri beraz erakhasteko haren fiñezia eta artifizioetarik zenbait, markatuko darozkitzut yende suerte diferentak estatu eta disposizione diferentetan aurkhitzen direnak. Batzuek bekhatuaren esklabo dire, eta ez dute bere gatheak haustera pensatzen ere. Bertze batzuek nahi lukete bada, esklabotasun hartarik ilkhi: baiñan deus ez dute egiten bere buruak libratzeko. Bertze batzuek uste dute bide onean direla; noiz-etere baitire urrhunduenak eta markhurtuenak. Bertzeak fiñean, bertutearen gradurik gorena ardietsi ondoan, erortzen dire egundaiño baiño tristekiago eta perilloskiago. Ondotikako Kapituluetan mintzatzera goaz yende suerte hautaz guziez.

 

aurrekoa hurrengoa