www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVI. KAPITULUA

 

Zer egiñ behar den, zenbait zauri errezibitzen denean Gudu izpiritualean.

 

        Gure burua kolpatua sentitzen duzunean, erran nahi da: zenbait hutsetan erori zarela ikhusten duzunean ala flakotasun phuruz ala berariaz eta maleziaz, ez zaitezela horrengatik sobra dolora; ez zaitezela txar eta khexa: baiñan zakizko bere Jaiñkoari, eta errozu fidanzia oso eta humill batekiñ. O Ene Jauna, eta ene Jaiñkoa! Orai, bai orai, naizena, agertu naiz: ezen zer igurik daiteken ni bezalako kreatura herbal eta istu bat ganik, errebelatzea eta erortzea baizen?... Trika zaite aphur-bat pensamendu hortan; zure baitan gorri eta ahalkatzekotzat, eta zure hutsaz dolorea eta urrikia konzebitzekotzat.

        Gero, trublatu eta nahasi gabe, zure kolera guzia, itzul azu zure pasione nausituen kontra.

        Jauna! erranen duzu, ala krima are handiagoetan eroriko bainintzen zure Miserikordia infinituak lagundu eta atxiki ez banindu.

        Errenda diotzotzu ondoan esker-onezko milla akzione Miserikordien Aita huni: maita zazu egundaiño baiño gehiago ikhusteaz, egiñik heldu zaizkon afruntuaz zure kontra sentikor eta herratsu izatetik urrhun, berak oraiño eskua hedatzen darotzula; beldurrez zenbait halako desordenetan berriz ere eror zaitezen.

        Fiñean segurantza oso batekiñ errozu: Erakhuts zazu, o Ene Jaiñkoa, nor eta zer zaren: ager zazu, ni bekhatore gaxoaren eta humiliatuaren gaiñean, zure Miserikordia dibinoa: barkha dietzadatzu ene hoben guziak: ez dezazula permeti zu ganik, den gutiena ere, aparta eta separa nadiñ: zure Graziaz borthitz nazazu hartaraiño, non ez baitzaitut gehiago behiñere ofensatuko.

        Hunela mintzatu ondoan, ez zohazela zundatzera, ea zure hutsa Jaiñkoak barkhatu darotzun bai ala ez: ezen hori denbora galtzea eta inutilki khexatzea liteke. Holako zundatzen suertean, bada haiñitz superbiotasun eta Deabruaren artifizio, zeinak, alegia ederren azpian, zuri pena egitea billatzen baitu. Horlatan larga zazu zure burua Jaiñkoaren Miserikordia gana, eta segi-tzatzu zure obra onak eta Debozionezko pratikak, hutsik egiñ ez bazindu bezanbat sosegurekiñ eta trankilitaterekin. Egun berean haiñitz aldiz Jaiñkoa ofensatu baziñdu ere, ez behiñere gal, haren baitan duzun fidantzia. Egizu nik orai erran darotzudana, lehenbiziko aldian bezala, bigarren, hirurgarren,eta duzula zure buruarentzat aierkunde eta mespresio handiago bat, eta bekhatuarentzat herra eta hodio borthitzago bat: eta egon zaite ethorkizunean hobeki zure gardien gaiñean. Sathani handizki miñ egiten dio haren kontra gudukatzeko molde hunek; zeren baitaki hunek Jaiñkoari plazer egiten dioela, eta lehenago berak garaitzen zuen presuna beraz bentzutua izateaz ahalkatua eta gorritua, bethi gibela erretiratzen baita. Horra zergatik bere artifizio guziak enplegatzen dituen, gudukatzeko molde hau utz-arazteko: eta maiz ardiesten du nahi duena, gure bihotzen gaiñean atzarriak egoteko dugun artha eskasa dela kausa.

        Gaiñerakoan zenbatenaz metoda hau aurkhitu baituzu gaitzagoa, hanbatenaz egiñ behar ditutzu eseiu handiagoak zure burua bortxatzeko, eta difikultateak garaitzeko: Eta ez zaitezela kontenta aldi batez xoillki pratika on hau enplegatzeaz; bainan maiz eta maiz berriz lot zakizko; bekhatu bakhar batez baizen, zure konzienzia kargatua aurkitzen ez bazindu ere. Baldiñetaria beraz bekhatu batek, (zeiñetan erortzeko zorigaitza izatu baituzu), kuraiea gal-arazterañokoan khexatzen bazaitu; egiñ behar ditutzun gauzetarik lehenbizikoa da, zure Arimako bakea eta Jaiñkoa baitango fidantzia kobratzea. Ondoan behar duzu Zerura bihotza altxatu, eta fermuki sinhetsi, huts-egiñaz batzuetan sentitzen den khexaguneak, ez duela bere xede eta objetzat Jainko ofensatua; baiñan bai merezi ditugun penak eta gastiguak, zeiñen beldurrago baitgare, bertze gaiñerako guzien baiño.

        Haiñ desiratzekoa eta haiñ nezesarioa den sosegu hau kobratzeko moiana, da, ondoan ez niholere zure hutsa gogora erakhartzea: bainan begiratzea Jaiñkoaren Ontasun infinituari, zeiña bethi prest baitago barkhatzera, eta zeiñak desiratzen baitu miserikordia egitea krimarik itsusienak eta beltzenak egiñ dituen bekhatorerik handienari, eta ahal guziak enplegatzen baititu, hunelakoak bere egiñbidera bihur-arazitzeko, berekiñ hersiki yunta-arazteko, mundu huntan bide onean ibill-arazi ondoan, bertzean bethikotz dohatsu errendatzeko. Reflekzione hauk, edo hunelako bertze zenbaitek zure izpiritua sosegatu duten ondoan, bihur zaite kuraioski orduan, zure bekhatua konsideratzera, eta erran ditugun guziak ponturen pontu garda-tzatzu.

        Fiñean Penitenziazko Sakramenduan, (zeiñetara maiz hurbiltzea konseillatzen baitarotzut) erakhar atzu zure begien aiñtziñera zure huts eta falta guziak, eta diren bezalakoak garbiki deklara diotzotzu zure Aita izpiritualari, berri-berritan, sentitzen duzularik dolore min bat, hetan erori izanaz; eta hartzen duzula borondate berri eta fermu bat, ez zarela gehiago hetan behinere eroriko.

 

aurrekoa hurrengoa