www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIII. KAPITULUA

 

Nola behar diren gudukatu eta zebatu gure sensuen pendura gaxtoak: eta nolako akzioneak egiñ behar dituen gure borondateak edo bihotzak, bertuten habitudak eta usantzak beretzeko.

 

        Sentitzen dugunean Jaiñkoa eta Haragia, gure bihotzean elkharrekin borroka hari direla, bietarik zeiñ nausituko den; huna, bitoria Jaiñkoaren aldera eror-arazteko, hartu behar ditugun moienak.

        1. Gure sensuetako lehenbiziko mobimenduak, adimenduaren edo Arrazoiñaren kontra altxatzen diren instant berean, hek apartzeko eta ithotzeko artha izan behar da, borondateak edo bihotzak bere konsentimendua eman diozoten beldurrez.

        2. Mobimendu hek itho eta phazegatu direnean, utz daitezke berriz pixtera, lehenbizian baiño are indar gehiagorekin hek gudukatzeko okasionea bigarren aldi batez izatekotzat.

        3. On da oraiño, hirurgarren aldi batez, mobimendu hek kolpekara ekhar-araztea; mesprezio yeneros batekin hek hastantzeko kostuma hartzekotzat. Gardia emogun ordean, bere pasione propialak nork bere baitan tarritatzeko bi molde hauk, ez direla behinere frogan eman behar paillardizaren mobimenduetan zeiñetaz Liburu huntan beregaiñ mintzatuko baitgare bertze lekhu batean.

        4. Finean baitezpada inportant da, utzi eta khasatu nahi ditugun habituda gaxtoei kontra dohazen bertuten akzioneak egitea. Huna etsenplu bat egia hau klarki frogatuko duena.

        Txartasunezko edo inpazienziazko mobimenduez higitua eta tentatua bazare, sar zaite zure baitan, eta konsidera zazu zure barrenean iragaten den guzia. Dudarik gabe ikhusiko duzu, zure sensuetan sortzen hasi den txartasuna, bihotzeraño igatera entsaiatzen dela, eta zure arimaren parterik gorena, zeiña baita konsentimendua, beretu nahi lukela. Orduan, orai eman darotzudan lehenbiziko konseilluaren arabera, egizu egiñ ahala, aiñtziña goatera ez uzteko, eta ez dadiñ bihotza lerra. Ez detzatzula, gardia huni, armak eskutik utz, non ez duzun zure etsaia (erran nahi da txartasuna) ostikatua eta ithoa, obliga-arazten sumetitua egotera Arrazoiñaren azpian.

        Ordean erremarka zazu Izpiritu gaxtoaren fiñezia eta artifizio kaltekorra! Zenbeit pasione suharri kuraioski kontra-egiten diozula Satanek ikhusten duenean, ez xoillki gelditzen da haren mobimendurik zure bihotzean altxa-araztetik; baiñan oraino hek nolazpait pixtuak aurkhitzen dituenean, bera entsaiatzen da bere ahal guziaz mobimendu hek zure baitan, denbora guti batentzat ithotzera eta arrastatzera. Orduan ez du bertze deseiñurik, baizen zu gibelatzea, bizio hari kontra egiten dioen bertutea, bitoria husuez, ardietstetik, ondoan banitatezko sentimenduak zure bihotzean sor-araztea, sinhets-arazten darotzularik, soldadu kuraios batek bezala, denbora laburrik artean zure etsaia bentzutu duzula. Behar duzu beraz bigarren aldi batez borroka hari: hortarakotz izpiritura erakharri behar ditutzu inkietatu zaituzten pensamenduak; eta noizetere zenbeit mobimendu altxa-arazi baitute zure sensuetan, berehala zure Arrazoiñaren indar guziak enplegatu behar ditutzu hauk berriz urhuntzeko eta ithotzeko.

        Baiñan nola maiz gerthatzen baita, ustez obligatuak garela eta Jaiñkoari agradatzen zaiola gure ahal guziak egiñ ondoan etsaia urhuntzeko, nola maiz, diot, gertatzen baita, hirurgarren gonbat batean bentzutuak izateko hirriskutik ez baitgare kanpoan; oraiño berriz ere gudura bihurtu behar dugu gure bihotza bethikotz garbitu nahi dugun bizio haren kontra; harenzat ez xoillki herra saiñdu bat konzebi dezaguntzat, baiñan oraiño hura mespresatzekotzat, eta hartaz latzdurarekin orhoitzekotzat.

        Fiñean zure arima bertute haiñitzez berregiñtzeko, eta bertute hekien usantza saiñduak zure baitan fiñkatzeko, ageriki egiñ behar ditutzu haiñitz akzione, zure pasione deserregelatuei kontra dohazkotenak; Konparazionera: Baldiñ nahi baduzu ardietsi egiazko eztitasun perfet bat, zu mesprezatuz ematen darozkitzuten txartzeko edo koleratzeko okasionetan, ez dezazula uste izan askiko dela, orai mintzatu garen hirur arma suerteak enplegatzea tentazionea garaitzeko; behar duzu oraiño onetsi, zutaz egiten duten, mesprezioa; behar duzu oraiño desiratu orobat eta yende berez mesprezatua izatea; behar duzu fermuki deliberatu afruntu eta laido handiagoak oraiño sofritzera.

        Huna zergatik eziñ bertutean perfet izan gaitezken, korreyitu nahi ditugun bizioen kontrako akzioneak non ez ditugun egiten: Zeren bertze obra on guziek indar eta efetu hagitz handiak dituzten arren eta nonbre handian egiñik ere, ez baitdezakete gaitza erroetarik athera. Hala nola, ekharri dugun etsenplua ez ganbiatzeko, mesprezatua zarenean heldu zaizkitzun kolerazko mobimenduei konsentitzen ez diozuten arren, aitzitik, erran dugun maneran hek gudukatzen ditutzun arren; yakin zazu halaere, baldin ez baduzu usantza hartzen, hiroiak eta laidoak maitatzekoa, hetaz bozkariatzekoa, ez duzula niholere zure bihotzetik khenduko, txartasunezko bizioaren azkeneko erroa, baldiñ bizio hori zure baitan altxatzen bada munduaz mesprezatua zarelako beldurtasun sobraniazko batetik, eta munduaz estimatua izan nahizko desira mugarrigabe batetik. Eta egiaz, zure ariman erro madarikatu hori dagoeiño, aldaska bethi aurthikiko ditu, eta zure bertutea flako eta illhaun egonen da; eta menturaz denborarekiñ bertute guziaz gabetua aurkhituko zare, eta hirrisku kontino batean, zure inpazienziazko desordena iraganetara, berriz dohakabeki erortzeko.

        Ez dezazula beraz esparantzarik izan, behinere ardiets dezakezula bertute solidorik, baldiñ bertute hek berak, husu eta maiz, zure akzionetan agertuz, hekien kontrako bizioak ez baditutzu urratzen. Erran dut, husu eta maiz: ezen nola, biziozko habituda bat badugula seguratzekotz bekhatu berean erori behar baita; orobat bertute batetik haiñitz akzione egin behar ditugu, gure baitan formatzekotzat bertute haren usantza edo habituda saindu bat, berenez perfeta dena, eta bizioarekin ezin konpunt daitekena: eta oraiño bertutezko akzionetarik nonbre handiago bat behar da habituda saindu bat formatzeko, ezen ez bekhatuetarik hazkuntza biziotsu baten egiteko; zeren natura korrunpituaren indarrak bethi borthizten baitu gaizkirako usantza, eta bethi flakatzen ungirakoa.

        Atenzione egiozu oraiño huni: Baldinetaria pratikatu nahi duzun bertutea eziñ ardiets baditeke non ez duzun bihotzeko sentimenduen araberako zenbeit akzione kanpora agertzen, hala nola gerthatzen baita pazienziazko bertutean; behar duzu, gaizki tratatu zaituen presunaz, zer nahi den maneraz gaizki tratatu zaituen, behar duzu, haiñaz ez xoillki karitaterekin eta estimurekin mintzatu, baiñan oraiño behar diotzotzu haiñari egin ahal zerbitzuak errendatu. Eta bihotzean ditutzun sentimendu on hauk, edo kanpora agertzen ditutzun akzione hauk aphurrak direla iduritzen bazaizkitzu ere, eta herabetasunekin, uzkurki, eta osoki gogo-gaxtoz egiten ditutzula; begirautzu halere ez detzatzun negliya; zeren, guziz aphurrak diren arren, Guduan borthiztuko baitzaituzte, eta moien botheretsu batzu izanen baitditutzu bitoria eramatekotzat.

        Zaren beraz atzarria zure bihotzeko mobimenduen gainean, eta ez zaitezela kontenta pasionen mobimendu borthizenak ithotzeaz; itho etzatzu ttipienetarañokoak ere; zeren komunzki xumek handietara baitgaramatzate, eta ondoan handiek sor-arazten bait dituzte gure baitan bizioen usantzak edo habitudak. Gauza frogatu bat dela badakigu, haiñitz presunek, okasione xumexkoetan bere pasioneak mortifikatu eskasez, (hek handienetan mortifikatzeko kuraiea izatu zuten arren), badakigu, diot, gutien pensatzen zutenean, egundaiño baiño borthizkiago atakatuak izatu direla erdi garaituak ziren etsaiez.

        Badut oraiño zuri emateko premia handitako abisu bat: zure gutiziak mortifikatu edo itho behar ditutzu, permis diren gauzetan ere baitezpadakoak ez badire. Hortarik haiñitz irabaziko duzu; geiago izanen zare zure burua gauza debekatuetan bentzutzeko; tentazionen kontra borthitzago, atzarriago, fiñago errendatuko duzu zure burua, eta denbora berean agradagarriago Jainkoaren aintziñean. Ziñ-ziñez mintzo natzaitzu: ez zaitezela, arren, unha obretan ematen, orai irakhatsi darozkitzudan pratika saindu hauk, zeiñen beharra baituzu zure bihotz korronpitua onera ganbiatzeko. Bitoria glorios eta konpli bat zure pasionen gainean eramanen duzu; Bertutean haiñitz aiñtziña goanen zare denbora laburrik artean, eta zure burua Jainkotar eta izpiritual errendatuko duzu, ez xoillki izenez eta munduaren mihietan, baiñan oraiño izanez, egia eta Jainkoaren begietan.

        Baldin bertze biderik hartzen baduzu, exselentak eta hoberenak direla iduritzen zaizkitzun arren, hetan Jainkozko delizio handiak hartzen baziñtu ere; Jaiñkoarekiñ hertsiki yuntatzen zaituztela uste baduzu ere: zaren osoki seguratua, ez duzula sekulan ardietsiko bertute solidorik ez duzula yakiñen ere, zer den egiazki Izpiritual izatea, zeiña, lehenbiziko Kapituluan erran izan dugun bezala, ez baitdatza pratika edo obra ezti eta naturaleza lausengatzen dutenean, baiñan bai gure bihotza eta gure gorphutza, bere pasionekin eta bere gutizia arrazoiña kanpokoekiñ, gurutzefikatzean.

        Horra nola Giristino bat bere barrenean erreberritua beretu dituen bertutez, nola azkenean yuntatzen den bihotzez edo barrenki bere Kreatzaillearekin eta bere Salbatzaille Gurutzean itzatua izatu denarekin. Horra zergatik ezin duda daiteken, gure bihotzak, hainitz aldi diferentez, gorphutzari eta sensuei amor emanik, biziozko usantzak edo habitudak gure baitan formatzen diren bezala; gisa berean gure borondatea Jaiñkoaren Borondatearen gaiñean, haiñitz aldi diferentez, moldaturik, ardietsten eta geuretzen ditugun guristiñozko bertuteak. Ezen Jaiñkoaren Graziak edo Borondateak intzitatzen eta gonbidatzen du gure Arima, orai bertute batera, gero bertze batera. Ordean nola borondateak edo bihotzak bekhaturik eziñ egiñ baitdezake (gaxta-arazteko zer nahi den gorphutzak edo sensuek egiñ dezaten), non ez dioen gaizkiari konsentimendua ematen; orobat eziñ izan daiteke saindu eta Jaiñkoarekin bat-egiña (hura Jainkoa gana tiratzeko, Graziak bere indar guziak enplegatzen balitu ere), non ez den Grazia berarekin konsentimendu oso batez yuntatzen, ez xoillki bihotzeko mobimenduetan, baiñan oraiño, behar bada, kanpoko akzione ageri direnetan ere.

 

aurrekoa hurrengoa