www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

LEHENBIZIKO KAPITULUA

 

Zertan datzan giristiñoaren prefekzionea: hunen ardiesteko, gudukatu behar dela; eta Gudu huntan bitoria eramatekotzat, lau gauza nezesario direla.

 

        Baldin, o Ene Arima! desiratzen baduzu Ebanyelioko perfekzionearen gorenera igaitea, eta zure burua Jaiñkoarekiñ haiñ hertsiki yuntatzea, non ez baitzare harekiñ, ispiritu-bat bera baizen, izanen; erran eta imayina ahal deiteken deseiñu guzietarik, handiena eta nobleena den hau konplitzeko, yakin behar duzu berehala, zer den, segurki eta perfetki, Izpiritual izatea.

        Nola batzuek izpiritualtasunari ez baitdiote kanpotik baizen behatzen, uste dute, izpiritual izatea datzala penitenzia agerietan eta kanpokoetan, hera, izifriña, barur eta gaubeilletan, eta bertze hunelako mortifikazioneetan.

        Haiñitzak, (eta bereziki emakumeak), bertutean fiñkatuak eta ahituak direla imayinatzen dire, noiz eta ere usantza bat hartu baitute, mihiz othoitz luzeak egitekoa, haiñitz Meza entzutekoa, Elizan denbora haiñitz egotekoa, maiz Komuniatzekoa.

        Batzuek, (bai eta komentuetan Jaiñkoa zerbitzatzen dutenek ere), uste dute, perfet izateko asko dela, khoroara goatetik ez behiñere faltatzea, erretretan, eta hitzik egiñ gabe egoten lakhetzea, eta Ordenako Erregela ongi gardatzea. Horlatan perfekzionea batzuek ezartzen dute pratika edo debozione batzuetan, eta bertzeek bertze bertzeek batzuetan: baiñan segur da guziak tronpatzen direla. Ezen nola kanpoko pratika horiek ez baitdire, edo saiñdu perfet izateko disposizione batzu baizen, edo saiñdutasun perfet baten fruitu batzu baizen; eziñ erran deiteke, horietan datzala giristiño baten perfekzionea, eta egiazki izpiritual izatea.

        Horiek dire, egia da, funski izpiritual eta egiazki perfet errendatzen gaituzten moian balios batzu: eta, behar den ponturañokoan pratikatzen direnean, haiñitz zerbitzatzen dire, naturaleza, ungira bethi uzkur eta gaizkira bethi lehiatsu denaren, borthitzteko, gure etsai bethikoaren borrokak edo atakadak apartatzeko eta erreferatzeko, eta haren arte gaxtoei ihes egiteko; eta fiñean, yustu guzientzat, eta beregainki izpiritualtasunaren hastean direnentzat, nezesario diren, laguntza bereziak Miserikordien Aita ganik ardietsteko.

        Horiek dire oraiño, presuna osoki saiñdu eta izpiritual direnen baitan, bertute ohitu eta kontsumitu baten fruitu exselentak. Ezen haiñek bere gorphutzak dorpheki tratatzen dituzte edo bere huts iraganen punitzeko, edo bere Kreatzaillearen aiñtziñean humiliatuak eta sumetituak egoteko.

        Egoten dire bakhartasunean eta ixiltasunean mundupetik urrhunduak, bere buruak huts den xumeenetarik goardatzeko; eta ez izateko gehiago konbersazionerik Zeruan Aiñgeruekiñ baizen: Obra onetan eta Jaiñkoaren zerbitzuan okupatuak dire; bethi othoitzean daude; Salbatzallearen Biziaren eta Pasionearen: gaiñean Meditazionean egoten dire, ez kuriostasunaren ispiritu batez, ez zeren hortik bere sensuetan zenbeit gozo hartzen duten; baiñan zeren handizki desiratzen baitdute hobeki ezagutzea, alde batetik, Miserikordia dibinoaren handitasuna, eta berze aldetik, bere eskergabetasunaren hedadura; zeren lehiatu nahi baitdute geroago eta gehiago Jainkoa maitatzera, eta bere buruak higuiñtzera, eta bereziki Jesus maitea segitzera: garraiatzen dutelarik haren Gurutzea; ukho egiten diotelarik bere amodio propialari; errezibitzen dituztelarik maizago Sakramenduak, eta hau, bertze xederik gabe, Jaiñkoa ohoratzea, harekiñ hertsikiago yuntatua egotea baizen; Ifernuko atakaden kontra borthitzago errendatzea baizen.

        Kontrarioa gerthatzen zaie yende xehe grosierei eta inperfetei, zeiñek bere debozionea ezarten baitute pratika kanpokoetan: eta maiz, bekhatu ageriek eta eskandalosek baiño, kalte gehiago egiten daroe; ez, bere baitarik onak ez izanez, baiñan zeren horietz gaizki baliatzen diren. Halako gisaz horiei lotzen zaizte, non, bere bihotzen gaiñean atzarriak egotaz negliaturik, libertate osoa ematen baitdiote bere bihotzari; uzten baitdute bere pendurak segitzera; eta libratzen Satanen tronperien menera. Eta orduan izpiritu Enganiatzaille hunek, ikhusirik bide xuxenetik urhunduak dabilzala, ez xoillki gonbidatzen ditu, kanpoko pratika hek gozturekiñ kontinoatzera, baiñan oraiño bethetzen diote imayinazionea Parabisuko gozoen idea falso batez, non uste baitdute, ya Aiñgeruen artean direla, eta Jaiñkoaren presenziaz gozatzen direla. Bere othoitzean daudezenean, malezioski inzpiratzen daroe Jaiñkozko pensamendu haltoak, kuriosak, agradagarriak; nolazbaitere munduarekiñ eta munduko gauzekiñ hautsirik, hirurgarren Zeruraño altxatuak direla uste izan dezatentzat.

        Baiñan aski da, hekiñ bizitzeko moldearen gaiñean, atenzione, den gutiena egitea; ikusten da hekien errebelamendua: eta ageri da, galdegiten dugun perfekzione halto hartarik, zeiñ apartatuak eta urhun diren. Ezen gauza guzietan, handietan nola tipietan, bertzeen gaiñeko eta nausi izan nahi dute; ez dute yuiatzen bere yuiamendu propialaz baizen; eta berei datxeizkoten gauzen gaiñean itsuak, bethi begiak idekiak daduzkate, bertzeen akzioneei goardia emateko, ondoan hetaz, gaizki errateko, Baldiñetaria munduan dutelako fama on funtsgabeko horri, (zeiñaren gaiñean yelos agertzen baitdire) norbeitek daiñu den xumeena egiten badio, baldin usatzen duten debozionearen edozeiñ pratika kitatzea manatzen bazaiote, guziak nahasiak eta estraniozki khexatuak edo inkietatuak dire. Baldiñ Jaiñkoak berak ere markatzen badu, nahi diotela haiñei bere buruak ezagut-arazi, eta perfekzionerako bide egiazkoa irakhatsi; hortakotz egortzen badiozte trabesiak, eritasunak, pertsekuzionerik krudelenak, (zeiñak baitdire Jaiñkoaren zerbitzarien fidelitatearen frogarik segurenak, eta haren ordenarik, edo permisionerik gabe gerthatzen ez direnak) orduan agertzen da hekien barrena, urguilleriaz hondoraiñokoan pozoiñatua.

        Bizitze huntako gerthakari guzietan, nahiz onetan, nahiz gaxtoetan, ez dakite zer den Jaiñkoaren borondatearekiñ berea konformu atxikitzea; haren beso guziz puxantaren azpian behetituak eta humiliatuak izatea; haren yuiamendu, yustu bezain, gorde eta eziñ zundatuzkoei sumetituak egotea; Jesus humiliatuaren eta zauriztatuaren etsenplutan, kreatura guzien azpian bere buruak ematea; bere pertsekutatzaillen maitatzea; orhoiturik Ontasun dibinoa, erran nahi da Jaiñkoa, gure etsaiez baliatzen dela, gu nahigabetan kostumatzeko, eta biak elkharrekiñ trabaillatzeko, ez xoillki gure salbamendua egiten, baiñan oraiño gu perfekzionera igan-arazten. Hortik heldu da, galduak izateko hirrisku hurbill batean bizi baitire. Ezen amodio propialaz illhunduak eta goibelduak diren begiez, begiraturik, eta bere buruei eta egiten ditutzten akzione berenez onak direnei, berehala urguillos errendatzen dire; bere buruak Zeruko bidetan haiñitz aiñtziñatuak baidauzkate; eta maiz urguillutasun hunek haiñ handizki itsutzen ditu, non Jaiñkoaren Grazia guzien gaiñeko extraordinario bat behar baita, haiñen konbertitzeko.

        Non ez den hala, egun oroz frogatzen dugu pena haiñitz gutiago behar dela bekatore eskandalos, eta deklaratu baten konberti-arazteko, ezen ez, bertutearen kaparen azpian, bere buruari ere gordea eta borondatezki gerizatua dagoen bekhatore bat bihur-arazteko. Orai ungi konprenitzen bide duzu, bizitze izpirituala ez datzala aiphatu ditugun gauza horietan guzietan, baldiñ ageri diren partetik baizen, ez baditugu konsideratzen. Huna bada propialki zertan datzan izpiritual izatea: Jaiñkoaren Ontasun eta Handitasun infinitua, ezagutzean, eta denbora berean gure aphaltasuna eta gaizkirako pendura sentitzean; Jaiñkoa maitatzean, eta gure burua gaitzestean; garen guziak, ez xoillki Jaiñkoari, baiñan oraiño kreatura guziei haren gatik sumetitzean; gure borondate propialari osoki ukho egitean, harena segitzekotzat; eta guzien gaiñetik, hauk guziak egitean, haren Izen saiñduaren gloria xoillaren amoreak gatik; hari atsegiñ egiteaz landan, bertze deseiñurik gabe; xoillki zeren hark horrela nahi duen; eta zeren merezitzen baitu kreatura guziez maitatua eta zerbitzatua izatea.

        Hori da, yustuen bihotzetan Izpiritu saiñduak ezarri duen, amodiozko Legeak ordenatzen duena; hortan konplitzen da bakhotxak bere buruaz egin behar duen ukhoa, Salbatzailleak Ebanyelioan hanbat gomendatzen duena; horrek endatzen du Jesusen ustarria haiñ ezti eta hunen karga haiñ arin; hortan datza, hitzez eta etsenpluz Nausi dibino hark bethi irakhatsi darokun, obedienzia perfeta. Bada perfekzionearen gradurik gorenera igateko lehia duzunaz geroz, egiñ behar diozu zueure buruari gerla bethiereko bat, eta zure indar guziak enplegatu behar ditutzu, zure baitan diren afekzione biziotsu guziak destruitzen, den xumeenak badire ere. Hortarakotz baitezpada preparatu behar duzu guduan haritzera, ahalik deliberazione eta Khar handienarekiñ zeren nihork ez baitu khoroa eramanen, non ez den yeneroski gudukatzen.

        Ordean yakiñ zazu, nola ez baita gerla hau baiño borthitzagorik, huntan geroni gure buruen kontra altxatzen garenaz geroz, orobat ez dela bitoriarik hau baiño Jainkoarentzat agradagarriagorik, eta garaitzaillearentzat gloriosagorik. Ezen nork ere baitdu kuraierik asko bere pasioneen mortifikatzeko, bere borondate propialaren mobimendu den xumeenak ere, zebatzeko eta ithotzeko, haiñak Jaiñkoaren begietan merezimendu gehiago duen obra bat egiten duela, ezen ez, hauk gabe, izifriña zorrotzenez bere burua zathika lezakenak; lehenbiziko Ermitauek baiño barur garratzagoak egiñ letzakenak; bai eta oraiño hainitz milla bekhatore konberti-araz letzakenak baino ere.

        Eta egiaz, funtsean egia den arren, Jaiñkoak Arima baten konbersioneaz kontu gehiago egiten duela, egiten duen baiño zenbeit mobimendu, deserregelatuen mortifikatzen ikhusteaz; hala ere bakhotxak bere artha prinzipala eman behar du, Jaiñkoak partikularrean galdegiten diotzan gauzen konplitzen. Bada gauza guzien aiñtziñean, Jaiñkoak galdegiten duena da, bakhotxa bere pasioneak ziñ-ziñez mortifikatzen trabailla dadiñ: eta hunek plazer gehiago egiten dio, zenbeit zerbitzu premia edo inportanzia handiagokoak, bihotza korrunpitua den denboran, errendatzeak baiño.

        Orai beraz horra non badakizun, zer den giriztiñozko perfekzionea; eta, hartara igateko, deliberatu behar duzula zure buruaren kontra gerla kontino bat egitea. Has zaite lau gauzez, arma batzuez bezala, probisione edo billkoi egiten: Gudu izpiritual huntarik, hek gabe, bitorios illkhitzea inposible izanen da zuretzat. Lau gauza hek dire: 1. zure indarren eta ahalen gaiñean batere ez fidatzea; 2. Jaiñkoa baitan zure fidantzia osoa ematea; 3. zure gorphutzeko eta zure arimako puxantza guziez enplegu ona egitea, eta 4. othoitza maitatzea. Horietaz edarki eta laburzki, Jaiñkoaren graziarekiñ batean, mintzatuko gare, heldu diren kapituluetan.

 

aurrekoa hurrengoa