www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXIV. KAPITULUA

 

Mihia nola ungi goberna eta erregela daiteken.

 

        Bridatik borthizki atxikia izan behar du gizonaren Mihiak; zeren naturalki guziek plazer hartzen baitugu, sensuei atsegiñ egiten dioten gauzez mintzatzeaz. Mihiaren abiadura komunzki heldu da banitate suerte batetik, zeiñak sinhets arazten baitaroku, garen baiño, argituagoak garela; eta banitate hura da kausa gure pensamendu propialez espantituak, plazer handirekiñ hauk kondatzen baititugu aurkhitzen garen lekhuetan; guziez gorago solhasa egiten baitugu; eta oraiño pretenitzen baitugu mundu guziaz entzunak izatea.

        Hitz gutitan eziñ zarra daitezke bizio higuiñ huntarik sortzen diren kalte eta gaitz guziak. Xehadurarik gabe yeneralean erran ditekena da, hunek kausatzen duela alferkeria; agertzen gure baitan iñorantzia eta errhokeria handi bat; berekiñ dakharzkela medisenzia eta gezurra; iraungitzen duela Debozionearen Kharra; borthitzten dituela pasione muthiriak; eta mihiari usantza ematen dioela, ez errateko hitz inutillik eta banorik baizen.

        Bizio hunen korreyitzeko, huna zer egitea konseillatzen darotzudan: ez hitz sobra egiñ; eta beldurrez nekha detzatzun gogotik entzuten ez zaituzten presunak, ez zaitezela mintza hekien aiñtziñean; ez eta gogotik aditzen zaituztenen aiñtziñean ere; beldurrez, solhasa segitzean, zerbait behar ez den itzur dakizun. Begirauztu miñtza goregi eta nausikara: ezen hunelako thonuak ez diho plazer egiten aditzailleari; eta agertzen du mintzatzaillea bere buruaz hainitz hartua eta urguillutsua dela.

        Ez zaitezela behiñere miñtza, ez zure buruaz, ez zure ahaideez, ez zuk egiñikako gauzez; non ez zaren hortara eziñ bertzez bortxatua: eta nezesario iduritzen zaitzunean ere, mintza zaite horietaz hitz gutitan eta modestiarekiñ. Baldiñ ordean bere buruaz haiñitz mintzo den norbait aurkhitzen baduzu, ez dezazula horrengatik mespresa; baiñan begirau-tzu hark bezala egiñ, deus erraten ez balu ere, bere hutsen ezagut-arazteko gai den gauzarik baizen, eta bere burua ahalkerian eror-arazitzekorik baizen. Ez zaitezela ahalik gutiena baizen mintza zure lagun proximoaz, eta hari daozkon gauzez; non ez duzun hartaz ungiak errateko okasionea. Lakhet bekizu Jaiñkoaz mintzatzen, beregaiñki haren, gizonen alderako karitateaz edo amodiaz: ordean huntaz ere behar bezala mintza ez zaitezen beldurrez, adi-tzatzu bertzek erraten dituztenak, eta hek bethikotz gogoan fiñkatzera ensaia zaite.

        Munduko egitekoez eta erran-merranez denaz bezanbatean: beharritaraiño heldu bazaizkitzu, ez diozozutela permeti, sar daitezen bihotzeraño. Bihotzak oso-osoa Jaiñkoarena eta Jaiñkoarekiñ izan behar du. Baldiñ ordean obligatua bazare, ihardestekotzat, mintzo zaitzun presuna entzutera; bethi zenbait begiratze altxa zazu Zerura: Han erregiñatzen du zure Jaiñkoak; eta handik Majestate guziz on hark ez du errefusatzen, zu, herbal eta ezdeusaren gaiñera, bere begi miserikordiazkoak itzultzera. Errepasa-tzatzu ungi erran nahi ditutzun hitzak, bihotzetik mihira igan baiño lehen: ahalik obekiena guziak pisa-tzatzu; zergatik bethi aurkhituko baituzu haiñitz, gutitu behar denik. Eta erran behar direla uste ditutzunak, berezi ditutzun ondoan ere; khen zazu oraiño hautarik parte bat: ezen guzien burua aurkhituko duzu sobra mintzatu zarela.

        Ixilltasuna Gudu izpiritualean laguntza handi bat da eta hau gardatzen dutenek bere buruei agiñ diozokete bitoria eramanen dutela. Ezen segur da, haiñek komunzki badutela bere buruentzako mezfidantzia, Jaiñkoa baitan behar den fidantzia, Othoitzarentzako gustu ageri bat, eta bertutezko pratikentzat errextasun handi bat.

        Ixilltasuna maita ahal dezazuntzat, konsidera-tzatzu hartarik heldu diren on eta abantaill handiak, eta mintzatzeko frankiatik sortzen diren gaitz eta kalte nonbre gabekoak. Diot gehiago: Nahi baduzu guti mintzatzeko usantza hartu, zaude ixillik, mintzatzeko suieta duzunean ere; baldiñ zure ixiltasunak ez badio, ez zuri, ez lagun proximoari kalterik ekhartzen. Ihes egiozute beregaiñki Mundutarren solhas guziei: gizonen konpañiak utzirik, hauta zazu Aiñgeruen, Sainduen, Jaiñko Beraren konpañia. Fiñean Orhoit zaite, nolako gerla hasi duzun; eta segurki, solhas inutilletan doztatzeko astia izatetik urrun, doi-doia izanen duzu hatsaren hartzeko denbora.

 

aurrekoa hurrengoa