www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

II. KAPITULUA

 

Nihork ez duela behar fidatu bere ahalen eta indarren gaiñean.

 

        Gudu izpiritualean nork bere baitan fidantziarik ez izatea haiñ nezesario da, non, bertute hau gabe, ez xoillki gure etsai guziak eziñ garai baitdetzakegu, baiñan oraiño ez baitgare gai pasione den xumeena ere bentzutzeko. Gure izpirituan barna ungi fiñkatu eta zigillatu behar dugu egia hau, zeren, ez deus phuru batzu baizeñ ez garen arren, hala ere gure buruazko stimu bat hartzera lerratzen baitgare, eta arrozoiñik batere gabe sinhesten baitdugu zerbeit bagarela. Bizio hau gure naturalezaren phozoaduratik heldu den efetu bat da: ordean, zeren den naturala, hargatik da ezagutzeko gaitzagoa. Gauza guziak perfetki ezagutzen dituen Jaiñkoak, huni aborrentziarekin behatzen dio, zeren nahi baitu, ziñki seguratuak izan gaitezen, ez dela gure baitan ez bertuterik, ez graziarik, haren gañik baizen, (zeiña baitda ungi eta on guzien ithurburua), ilkhitzen denik; eta yakiñ dezagun, ez garela, hura gabe, gai, haren gogarako izan deiteken, pensamendu bakhar bat izateko ere.

        Ordean gure buruazko ezfidantzia hau, den arren Zeruko dohaiñ bat, Jaiñkoak bere maiteei ematen daroena, batzuetan bere inspirazione saiñduez, bertze batzuetan nahi gabe dorphenez, orai tentazione hurren eziñ garaituzkoez, gero kanporatzen ez diren, bertze moienez; halaere nahi du, ezfidantzia hau izateko, egin ahal gauza guziak gure partetik egiñ detzagun. Faltatu gabe ardietsiko dugu, baldiñ, orai mentzatzera noan lau moienez, haren graziarekiñ batean, ungi baliatzen bagare.

        Lehena da, bethi begien aiñtziñean izan behar dugula gure aphaltasuna eta ezdeustasuna, ezagutzen eta aithortzen dugula, eziñ, gure ahal eta indar xoillez, egiñ dezakegula ungi bat ere, ez eta deus Zerukotz merezimendu batere izan dezakenik.

        Bigarrena da, humilltasun eta debozione handirekin Jaiñkoari, haren ganik baizen, ezin izan dezakegun, berthute premiatsu edo inportant hori galdetu behar diogula khartsuki. Hortarakotz berehala aithortuko dugu, bertute hori, ez xoillki ez dugula, baiñan oraiño, gure baitarik, niholere eziñ izan dezakegula. Ondoan emanen gare ahuspez Jaunaren oiñetan, eta haiñitz aldiz berari galdetuko diogu, esperantza fermu batekiñ entzunak izanen garela, baldin gure othoitzaren efetua astiroki eta pazienziarekiñ igurkitzen badugu, eta baldiñ ez bagare gelditzen othoitz egitetik eta errekeritzetik haren probidenziak nahi izanen duen bezanbat denbora luzean.

        Hirurgarrena da, behar dugula baratxe-baratxe kostumatu gure buruaz ez fidatzen, gure yuiamendu propialaren tronperiez beldurtzen, gure naturalezak bekhatura duen pendura borthitzak izitzen, eta gure etsaien oste eta nonbre ikharagarriaz trantzituak izaten: etsai batzu, zeinek alde guzietarik atakatzen baitgaituzte, zeiñak, konparazionerik gabe, gu baiño siñeziosagoak, yakintsunagoak eta hazkarragoak baitdire, zeiñek baitdakite Aiñgeru onen figuraz estaliak agertzen, eta finean zeiñek, Zerurako bide guzian, behaztapatzeko harteak, eta arrastatzeko edo atrapatzeko segadak hedatzen baitderauzkigute.

        Laugarren moiena da, zenbeit hutsetan erortzen garen aldi guzian, sarthu behar dugula gure barrenera, atenzionerekiñ konsideratzeko, noraraño dohan gure flakotasuna; zeren Jaiñkoak ez baitditu permetitzen gure erorikoak, haukiñ medioz berri-berritan argituak, lehen baiño hobeki gure buruak ezagut detzaguntzat baizen gure buruak, kreatura herbal batzu bezala, mesprezatzen ikhas dezaguntzat baizen, eta bertzeez ere mesprezatua izan nahizko desira ziñ-ziñezko bat konzebi dezaguntzat baizen. Hori gabe, ez dugu esparantzarik izan behar gure buruazko ezfidantzia hura niholere badugula: ezen bertute, hau humilltasunaren gaiñean eta gure miserien ezagutza egunorozkoaren gainean fundatua da.

        Eta egiaz, nork ere nahi baitu hurbilldu Egia Berebaitarikakoa Jaiñkoa gana, argien Ithurburura, baitezpada ezagutu behar du funski bere burua, eta ez du izan behar superbiosak bezalakoa, zeiñak, bekhatutan eroriz, yakintsun errendatzen baitdire, eta ez baitdituzte begiak idekitzen zenbeit huts ahalkagarritan erori direnean baizen; Jaiñkoak hola permetitzenez, bere flakotasuna senti dezatentzat, eta froga ondikozko horrelakoez, has deitezentzat bere indarren gaiñean batere ez kondatzen. Ordean Jaiñkoa komunzki ez da baliatzen erremedio haiñ dorpheaz bertze erremedio errexagoek eta eztiagoek, hark galdegiten zuen, efetua izan ez dutenean baizen.

        Gaiñerakoan permetitzen du, gizona maizago, edo bakhanago eror dadiñ, urguilleria gehiago edo gutiago duenaren arabera. Eta baldin aurkhi ahal baledi kreatura bat, Biryina Maria bezala, bizio huntaz khutsatzen ez litekenik, ausartatzen naiz erratera, haiña huts batetan ere ez litekela eror. Beraz zenbeit hutsetan erortzea gerthatzen zaitzunean, duzun berehala errekorsu zure buruaren ezagutzera. Errekeri zazu Jesus Kristo gure Jauna berak eman dietzakitzula argi egiazkoak; berak ezagutzen zaituen bezalakoa, zuk ere zure burua ezagut dezazuntzat, eta zure bertuteez presomzione hartzetik edo hanpurutzetik geldi zaitekontzat. Non ez; berriz huts beretan eroriko zare, eta menturaz handiagoetan ere, zeiñek zure arimaren damnazionea eta kalte eternala kausatuko baitderautzute.

 

aurrekoa hurrengoa