www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKURTZAILEARI ABISUA

 

        Gudu izpiritualaren Liburuak bere izenarekin dakharke bere Laudorioa. Bizitze saindu eta Yainkozko bati dagozkon gauza guziak hitz gutitan zerratzen ditu, Ebanyelioko Maxima handien, eta guziz nork bere buruaren mesprezatzeko eta zehatzeko moyenak irakhasten ditustenen Bilduma labur bat da. Ezin irakur deiteke edifikatua izan gabe. Huntaz baliatzen yakinen duena laster errendatuko da presuna izpirituak, eta denbora gutiz ikhasiko du kreaturetarik urruntzen, Kreatzailearekin yosia egoiteko.

        Efetu haukien hainitz exenplu banituzke ekhartzeko; bainan kontentatzen naiz San Franses Saleskoarenaz, zeinak Liburutto hau berekin, hogoi urtheren inguruaz, erabili baitzuen, eta hau irakhurriaren fortxaz igan baitzen eta heldu perfekzionerik gorenera. Hau deitzen zuen bere diretora; eta maiz irakhurtzea gomendatzen zaroten gidatzen zituen presuna guziei. Ez zuen Jesu-Kristoren Imitazionearen Liburua baino gutiago estimatzen: haren gainean zerbeitetan emaiten ere zioen preferentzia eta garaia; zeren bi Liburu hauk xede berekoak izan arren, (zeina baitda Yainkoa ez den guzietarik laxatuak izaitera Arimak erakhartzea) moldeak diferentak baitdituzte. Imitazionea, elkharrekin aria sobrarik bethi ez duten Septenzia hainitzezko mulzo bat da: ordean Gudu izpiritualak propos segituak, eta materiak funtseraino tratatzen ditu. Dena dela, San Fransesek liburu hau eskuetan zuen maiz, eta egunik ez zuen pasatzera usten zenbeit Kapitulu, edo bederen zenbeit plama irakurri gabe. Hala hala, erran daiteke bere bizi guzian huntako izpiritua hartu beharrez, thematu dela; eta hemen hartu zituela Erregela hek, zeinetaz bethi, bere pasioneen eta bere bihotzeko mobimenduen gainean zuen nausitasun oso haren ardiesteko, baliatu dela.

        Liburu, Nazione guziez estimatu hunek famak eta merezimenduak altxa arazi du ihardukitze handi bat hainitz Ordenetako Fraiden artean, hunen Egile egiazkoa nor denaren gainean. Ordean huntaz izanen da, Imitazioneaz dena: yakin gabe nor duen egiazko Autora, eta zein Lengoayetan egina izatu den, azken mendeetaraino irakurria izanen da, eta guzietan fruituak ekharriko eta progotxuak eraginen ditu.

        Lehen itzulia izatu da Eskuarara; ordean Eskualduna ez zen itzultzaile batek egin ohi zezaken Eskuara gaits eta arrañu gabeko batera; eta ordukoan ez ziren hogoi eta hamahirur Kapitulu baizen; huntan arkhituko ditutzu bietan hainbertze.

        Balia zaite beraz Liburu guziz on, ordean, ene parthetik ahal xumeen araberako Obra aphur huntaz; hemengo erregelek markatzen darotzuten bezala gudukatu ondoan lurraren gainean, ardiets dezazun Jesu-Kristoren Soldado egiazkoentzat preparatua den Khoroa Dohatsuen egoitzan. Hori izatu da ene trabailuaren xedea, zeinaren saritzat errekeritzen baitzaitut ni zure Othoitzetan partaler egitea.

 

 

aurrekoa hurrengoa