www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

VII. KAPITULUA

 

Gure indarrez eta gure ahalez egin behar dugun enplegu onaz; eta lehenik, gure izpirituak izan behar duela libro iñoranziatik eta kuriostasunetik.

 

        Baldinetaria Gudu izpiritualean, ez bagindu bertze armarik, gure buruez ez fidatzea, eta Jaiñkoa baitan fidantzia izatea baizen; ez xoillki gure pasioneak eziñ bentzu giñetzake, baiñan oraiño maiz eror giñtezke huts eta bekhatu handietan. Hargatik haukiei yuntatu behar diotegu gure gorphutzeko eta gure arimako ahal guzien enplegu ona; zeiña baita, perfekzionera arribatzekotzat, proposatu ditugun moien nezesarioetarik hirurgarrena.

        Has gaitezen beraz gure izpiritua eta gure borondatea erregelatzetik. Izpirituak garbi izan behar du bi bizio handitarik, eta ez da errex haukin gainean gardian egotea. Bata da iñorantzia; Hunek debekatzen gaitu egia ezagutzetik. Egia, gure izpirituaren objeta da. Beraz, gure izpiritua okupatuaren fortsaz, argitu behar dugu, eta hango illhunbeak khasatu; halako maneraz bai, non ikhusi behar baitugu, zer egiñ behar den, gure arima bere pasione deserregelatuetarik garbitzekotzat, eta bertutez berregiñtzekotzat. Bada hau bi moienez egiten da.

        Lehenbizikoa eta prinzipalena da Othoitza; zeiñetaz galdetzen baitzaizko Izpiritu Sainduari bere argiak: eta Izpiritu Sainduak ez diotzate behiñere errefusatzen, ziñ-ziñez Jaiñkoa billhatzen dutenei, haren Legea konplitzera entsaiatzen direnei, eta okasione guzietan, bere nausien yuiamenduari, bere yuiamendu propiala sumetitzen diotenei.

        Bigarrena da, atenzione bethiereko bat, arthoski eta fede onez etsaminatzekoa, ea, presentatzen zaizkigun gauzak, onak, ala gaixtoak diren; eta hetaz yuiatzeko, ez itxuraren arabera, ez gure sensuen edo munduaren arabera, baiñan Jaiñkoaren Izpirituak fornitzen darokun, opinionearen arabera. Bide hortaz klarki ezagutuko dugu, Munduak hanbat pasionerekiñ maitatzen eta hanbat khexagunerekiñ billhatzen duena, ez dela banokeria eta enganioa baizen; ohoreak eta atseginak, amets bat bezala iragaiten direla, eta iragan ondoan, arima urrikiz eta bihotzmiñez bethetzen dutela; laidoak, loriatzeko suiet batzu, eta nahigabeak, bozkariatzeko furtsa batzu direla; ez dela deus, nobleagorik, yenerosagorik Jainkoaren iduriko hobeki errendatzen gaituenik, nola baita, gure etsaiei barkhatzea, eta ungi egitea; hobeago dela mundua arbuiatzea, ezen ez munduaren nausi izatea; probetxosago dela, Jaiñkoaren amorea gatik, gizonetarik azkenekoari obeditzea, ezen ez Erregeei eta Printzeei manatzea, zuhurtzia argituenaz gorago eta hautatzekoago dela, nork bere burua, ixilltasunean eta gorderik, ungi ezagutzea; Fiñean laudorio gehiago merezi duela, gauza xumeetan bere gutiziak mortifikatzen edo matutzen dituenak, ezen ez Hiri hañitz hartzen, armada handiak desegiten, mirakuilluak obratzen, eta hilak ere pixten dituenak.

 

aurrekoa hurrengoa