www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV. KAPITULUA

 

Zertarik yuia ahal dezakegun gure buruazko ezfidantzia eta Jainkoa baitan behar den fidantzia egiazki baditugula.

 

        Gizon hantpurutsu, edo presomzionez bethea den batek, uste du, bere buruazko ezfidantzia eta Jainkoa baitan fidantza oso bat ardietsi duela; ordean hau da enganio bat, nihoiz-ere haiñ klarki ezagutzen ez dena, nola zenbeit bekhatutan erorzea gertatzen zaioenean. Ezen baldiñ orduan trublatzen, nahasten eta afliyitzen bada, eta bertutean aiñtzina goateko esparantza guziak galtzen baditu; marka da, bere fidantzia, ez Jaiñkoa baitan, baiñan bere baitan ezarri zuela. Eta zenbatenaz baitdu tristezia eta esperantza eskas handiagoa, hanbatenaz yuia daiteke, pontu hunen gaiñean, hobendunago dela.

        Ezen bere indarren eta ahalen gaiñean batere fidatzen ez den gizon bat, eta Jaiñkoaren gaiñean fidatzen den bat, ez da suprenitzen, ez inkietatzen, ez xagriñatzen, zenbeit hutsetan erortzen denean; zeren segurki ikhusten baitu hori dela, bere flakotasunaren, eta Jaiñkoa baitan bere fidantzia ezarteko atzartasun eskasaren efetu bat. Kontrara, bere erorikoak eta bekhatuak irakhasten dio, bere indarren gaiñean gutiago fidatzen, eta Bothere guzia duenaren laguntzaren gaiñean bere fidantzia guzia ematen. Gaitz guzien gaiñetik higuintzen eta abhorritzen du bere bekhatua: kondenatzen du, haren kausa izatu den, pasionea edo habituda gaxtoa eta hiziorakoa: dolore miñ-miñ bat sentitzen du bere Jaiñkoa ofensatu izanaz; baiñan, bethi trankill loseguan, eta khexagunerik gabe dagoelarik, damu hunek ez du, bere lehenbiziko obra onetara, bihurtzetik, gibelatzen, ez eta bere etsaiak, bentzutu dituen arterañokoan, perxegitzetik arrastatzen.

        Oxala, orai erranik heldu naizena, ungi meditatua eta gogoan hartua balitz yende suerte batzuez, zeiñek nahi baitdute izpiritualak direla sinhets-arazi, eta Zeiñek zenbeit hutsetan erori diren ondoan, ez baitdute nahi, eta eziñ baitdukete nion errepausurik: aitzitik, khexagune estranioetan baitdire, bere Diretora gana goan nahiz; eta ondoan ez dute bertze xederik, baizen lasterago libratuak izan nahi bailukete bere amodio propialak kausatzen daroen, pena huntarik; hekiñ xede eta artha prinzipalak izan behar luken arren, Penitenziazko Sakramenduaz, bere buruak garbitu nahi izatea, eta Komunione saiñduaz, berriz ez erortzeko indarrak aiñtziñetik hartzea.

 

aurrekoa hurrengoa