www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

VIII. KAPITULUA

 

Zerk gibela ahal gaitzaken, gauzez, behar bezala, yuiatzetik: zer bidez, hek ungi ezagut detzakegun.

 

        Orai mintzatu garen gauzez, eta bertze haiñitzez ere, behar bezala, yuiatzetik gibelatzen gaituena da hauxe: Gauzak izpiritura presentatzen zaizkigun bezaiñ sarri, berehala hekiñtzat hartzen dugu edo amodia edo higuiñtza. Eta horlatan gure arrazoiña baiño lehen aditzen ditugu gure pasione itsuak; eta hauk halako maneraz gure begietan gauzak ganbiatzen badituzte, non, bere baitan direnez, osoki bertzelakoak iduritzen baitzaizkigu. Nork ere, beraz, nahi baitu bere burua gardatu, enganio haiñ komun eta haiñ perillosetik, haiñak atzarria egon behar du bere bihotzaren gaiñean artha haiñ handiarekiñ, non gauza edo objet batentzat ere, ez baitu bere bihotzean, afekzione ungi erregelaturik baizen, sofritu behar.

        Baldin zenbeit gauza edo objet, begien aiñtziñera edo gogora ofreitzen bazaio, izpirituak hura behar du astiroki konsideratu eta etsamiñatu, borondateak bere partida hartu baiño lehen, edo hura maitatzeko, baldiñ agradagarria bada; edo hura higuintzeko eta apartatzeko, baldiñ itsusia eta gaxtoa bada. Ezen izpiritua, pasioneaz oraiño nausitua ez denean, gai da, trabarik batere gabe, gezurra ganik egia berezteko, eta itxurazko onaren kaparen azpian gordea den, gaitza, gaitz egiazkoaren aparantziarekiñ agertzen den onaren aldean, distiñgatzeko.

        Baiñan borondatea edo bihotza, objetaz ukitua, haren maitatzen edo higuiñtzen hasten den instant berean, izpiritua ez da gehiago gai, objet hura, den bezalakotzat, ezagutzeko; zeren pasioneaz estalia, eziñ baitduke hartaz pareza falsorik baizen; eta huna orduan zer gerthatzen den: Izpirituak objet hau, oraiño berriz, guzia bertze bat egiña, borondateari presentatzen dio, eta borondate, ia huntaz mobituak, hunentzako afekzionea edo higuiñtza doblatzen du; neurririk eziñ gehiago garda dezake; ez da gai ondoan arrazoiña aditzeko.

        Desordena eta nahaskeria haiñ estranioaren erdian, izpiritua geroago eta gehiago illhuntzen eta goibeltzen da, eta bihotzari aiñtziñean, ematen dio objet hura, lehen baiño higuingarriotzat edo maitagarriagotzat. Horlatan, nik eman dudan erregela non ez den segitzen hagitz arthoski, okasione hunelakoetan primia edo inportant den bezala, gure arimaren bi puxantza nobleenak, ustai batean bezala, bira-bira dabitza, eta badoaz enganiotik enganiora, illhunbetik illhunbera, erortzen dire lezetik lezera. Ala beraz dohatsuak baitire, kreatura batekiñ ere estekatuak ez direnak, eta mundu huntan gauza bat maitatu baiño lehen, maitagarria dirurien arren, aiñtziñetik nolakoa den ezagutzera entsaiatzen direnak; arrazoiñaren arabera hartaz yuiatzen dutenak, eta beregaiñki, yuiatzen dutenak Izpiritu sainduak ematen diotzoten naturaz goragoko argien arabera, nahiz Izpiritu saiñdua bere inspirazioneez miñtza dakioten, nahiz miñtza dadiñ, bere plazan ezarri dituen, Nausiez eta Buruzagiez.

        Baiñan gardia emazu ungi: abisu hori zenbeit aldiz nezesarioago da, obra, bereganik onak diren, ageri batzuetan, ezen ez bertze gutiago laudagarri direnetan; zeren hetan errexkiago tronpatzen baitgare, eta zeren hetara, khar sobrarekiñ eta diskrezionerik gabe, maiz goaten baitgare. Ez da beraz hautan itsuan engaiatu behar: Denboraren edo lekhuaren zirzkonstanzia bakhar bat negliyatu izanak, guziak kaltekor errenda detzakenaz geroz, eta aski denaz geroz, gauza, edo zeiñ maneraz edo ez obedienziaren arabera, egitea, huts handietan erortzeko. Hori gauza frogatua da presuna haiñitzen etsenpluaz, zeiñak galdu izan baitdire, pratika sainduetan bizi eta Ministerio sakratuetan enplegatuak zirelarik.

 

aurrekoa hurrengoa