www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXIX. KAPITULUA

 

Izpiritu gaxtoa baliatzen den imintzionez, konbertitzetik osoki gibelatzeko yende batzu, zeiñak, bere konzienziaren estatu tristea sentiturik eta ezaguturik, konbertitzeko zenbait nahiki baitute: Eta nondik heldu den, haukien borondate onak gehienean baitire efetu gabeak, edo obretan ez emanak.

 

        Bere konzienziako estatu gaxtoa ezagutzen dutenek, eta hartarik ilkhi nahi luketenak, usten dituzte bere buruak enganatzera Satanez, zeiñak bere ahal guziak egiten baititu, haiñak seguratzeko badutela oraiño denbora eta ephe luze bat bizitzeko; eta hala, bere konbersionea segurki luza ahal dezaketela. Malizioski begien aintzinean ematen diote, hunelako hauzi, bertze gauza guziak baiño lehen, xuritu behar dutela; duten enbarazu handi batetik libratuak izan behar dutela: non ez, eziñ lot dakizkokela ziñ-ziñez bizitze izpiritualari, ez eta soseguan konpli Jaiñkozko pratikak.

        Hauxe da tranpa bat, zeiñetan haiñitz yende uzten baitituzte bere buruak hartzera, eta egunoroz hartuak aurkhitzen baitire. Baiñan ez da nihor hunen kausa billa dezakenik nork bere lazotasunean baizen: eta hau, egiteko batean, zeiñetan kestione baita salbamenduaz eta Jaiñkoaren Gloriaz. Bakhotxak beraz, utzirik hitz hauk: Bihar, bihar, erran beza: Gaurdanik, orai beretik. Eta! zertako Bihar? Nondik dakit biharko eguna ikhusiko dudala? Eta hortaz osoki seguratua banintz ere: salbatu nahi izatea othe da bada ene penitenzia eta konbersionea luzatzea? Bitoria ardietsi nahi izatea othe liteke, nork bere buruari zauri berriak egitea?

        Beraz eziñ dudatuzko gauza bat da, aintzineko Kapituluan markatu dugunari bezala, enganio huni ere ihes egiteko, Zeruko inspirazionei berehala obeditu behar zaiela. Berehalatasun mintzo naizenean, ez dezazula uste izan mintzo naizela nahiki ariñez: borondate flako eta agorrez. Hunelako nahikiek hainitz presuna tronpatzen dituzte haiñitz arrazoiñez. Lehena da, zeren hunelako borondatexkiak ez baitire funts onezkoak, eta ez baitire heldu nork bere buruaz duen Mesfidantziatik, eta Jaiñkoa baitan den Fidantziatik. Gero zer gerthatzen da? Arima, urguilleria gorde batez bethea, itsutzen da hartaraiñokoan, non bertutearen itxura baizen ez dituzten pratikak hartzen baitditu bertute segur eta solido batentzat. Gaitz hunen erremedioak, eta hau ezagutzeko moianak heldu dire, Jaiñko beraren Miserikordiatik, zeiñak permetitzen baitu eror gaitezen; gure erorikoen medioz xuhurtuak eta argituak, utz eta gal dezaguntzat gure indarren gaiñean dugun fidantzia, Jaiñkoaren Graziaren gaiñean behar dugun fidantziari lotzeko; eta billuz gaitezentzat, hurren ezagutzen ez dugun, gure urguilleriaz, gure buruen ezdeustasuna humillki ezagutzeko eta aithortzeko. Beraz gure deliberazione on guziak eziñ daitezke efetuzkoak, non ez dire fermuak eta iraupenezkoak: eta eziñ izan daitezke fermuak eta iraupenezkoak, non ez diren funtski pausatuak gure buruazko mesfidantziaren, eta Jaiñko baitango fidantziaren gaiñean.

        Bigarren arrazoiña da: Zenbait desirkunde on heldu zaikunean, ez diogu gure buruari proposatzen bertutearen edertasuna eta exselenzia baizen, hunek bere baitarik duen arren nahikirik flakoenak bereganatzeko indarra, eta ez gare batere Orhoitzen, bertute hura ardiesteko nezesario diren nekhez eta trabailluez. Horra zergatik arima putrun eta xotal bat, den trabarik xumenak arrestatzen eta izitzen duen, eta hasi duen obra zerk utz-arazten dioen. Har zazu beraz usantza, bertuteak ardiestean edireten diren trabak, bertuteak baiño lehen, gogora erakhartzekoa: traba haukiñ gaiñean zure izpiritua maiz okupa zazu, eta okasionearen edo atizaren arabera, hek garaitzera prepara zaite. yakiñ zazu gaiñerakoan, edo zure buruaren bentzutzeko, edo zure etsaiei kontra egiteko zenbatenaz izanen baituzu animo gehiago, hanbatenaz agertuko zaizkitzula traba hauk ariñagoak eta bentzutzeko errexagoak.

        Hirurgarren arrazoiña. Gure deseiñu onetan ez dugu hanbat konsideratzen bertutea eta Jaiñkoaren nahia, nola gure intres propiala: eta hau miazenik gerthatzen da, konsolazione handiak, beregaiñki nahigabetan, errezibitzen ditugunean. Ezen gure gaitzentzat solayimendurik batere mundu huntan aurkhitzen ez dugun orduan, hartzen dugu, behinbethikotz Jainkoarekiñ bat egiñak egoteko deseiñua, eta bertutezko obrei baizen, ez aplikatzeko deliberazionea. Parte huntarik hutsik ez egitekotzat, Zeruko Graziez usaia gaxtoa egitetik ungi begira gaitezen: izan behar dugu humill eta erne gure deseiñu onetan: ez gakizkola libra debozionearen zelo indiferent bati, zeiñak, eziñ konpli detzakegun botuak egitera, funtsgabeki engaia ahal baitgaitzake.

        Baiñan nahigabeak ditugunean, izan tzagun xedea eta borondatea xoillki, garraiatuko dugula ungi gure Gurutzea Jaiñkoak manatzen deraukun moldean; eta Gurutze hartan emanen dugula gure gloria, errefusatzeraiño gizonen partetikako solayimendu guziak, eta batzuetan Jaiñkoarenganikakoak ere. Ez dezagula galde, ez desira bertzerik, baizen Guziz botheretsuaren eskuak gure atsekabetan sustenga gaitzan; eta haren Graziarekiñ batean, pazienziarekiñ eta ixillik, yasan detzagun, berak egorri nahiko darozkigun, pena eta nahigabe guziak.

 

aurrekoa hurrengoa