www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu izpirituala
Joanes Haraneder
1750, 1827

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gudu izpirituala, Ioannes Haraneder (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

III. KAPITULUA

 

Jainkoa baitan izan behar den fidantziaz.

 

        Gure buruez ez fida izatea, orai irakutxi dugun bezala, baitezpadako bertute bat den arren gudu Izpiritualean; hau bakharrik bada eta bertze laguntzarik gabe, ihes lauster egiñen dugu, edo etsaiak armak eskuetarik arrapatuko darozkigu, eta bentzutuak izanen gare. Bertute huni beraz yuntatu behar diogu, Jainkoa baitango fidanzia handi bat: ezen Jainkoa da ungi guzien Autora eta hark bakharrik ardiets-araz diezakegu bitoria. Baldiñ egia bada, gure funtsetik deus ez garela, bekhatu handietan, ondikozkoetan, eta maiz eroriko garela, eziñ gaudezke beldurtu gabe. Badugu ere arrazoiñik asko, gure indar propialen gaiñean batere ez fidatzeko. Baiñan baldiñ gure flakotasunaz osoki seguratuak bagare, abantaill eta bitoria haiñitz, dudarik gabe, ardietsiko dugu gure etsaien gaiñean, Jaiñkoaren laguntzarekiñ batean: Ezen Zeruko graziak gureganatzeko, deus ez da botheretsuagorik, nola baita Jaiñkoa baitan fidantzia yeneros bat izatea. Bertute exselent hau ardietsteko, baditugu halaber lau moian. Lehena da, bertute hau Jaiñkoari humillki galdetzea. Bigarrena da, Fedearen begiez atenzionerekiñ konsideratzea, zenbatetarañokoan Izate soberano hau den Guziz botheretsua eta infinituzki zuhurra; haren Ontasunak ez du eta, ez neurririk ez mugarririk; eta hura zerbitzatzen hari direnentzat duen amodioaren gaiñdidura batez, bethi eta momento guziez prest dagoela, gizon izpiritualak bezala bizitzeko, eta osoki bere buruen nausi izateko, behar dituzten grazia guzien ematera.

        Jaiñkoak hortarakotz gureganik galdetzen duen gauza bakharra da, izan dezagun haren gana fidantziarekiñ errekorsu. Eta zer yustuagorik? Nola liteke posible, Artzaiñ amulsu hunek, hogoi eta hama hirur urthez, ardi errebelatuaren bilha, bere odol guzia, eta bere Bizia gostatzerañokoan, bide nekhagarriez eta aranzez estaliez, nekhatua ibilli ondoan, nola, diot, liteke posible, haiñ Artzaiñ onak, ardi maite hura orai ikhusten duenean bere gana bihurtzen zaioela, maxima sainduen arabera bethi bizitzeko deseiñuarekiñ, ordean menturaz borondate, oraiño flakoxkoa, baiñan ziñ-ziñezkoa den batekiñ, ez dioela begi onez begiratu nahiko, haren oihuei ez diotela beharria paratu nahiko, edo ez duela eraman nahiko, sorbalden gaiñean harturik, bere heiara. Ez, ez da dudatzeko, Artzaiñ manso hunek ez duela sentitzen bozkario eziñ gehiagoko bat, hunelako ardi bat arthaldean errezibitzen duenean; gonbidatzen ere ditu Zeruko Aiñgeruak alegeratzera, eta bere bozkarioan parte hartzera.

        Ezen baldiñ hanbat artharekiñ eta hanbat khexagunerekiñ bithatzen badu Ebanyelioko (Dragma) edo diru peza, zeiña baita bekhatorearen figura; baldiñ etxe guzia itzulikatzen badu hunen aurkhitzeko, nola arbuia othe dezake, bera, Artzaiña ikhusi gabe, sobra egonaz urrikitua den ardi bat bezala, heiara bihurtzeko egin-bidetan ematen denean? Zer aparantzia, gure arimen Espos, bethi eta bethi gure bihotzeko atheari edo borthari yoka hari zaioena, bihotz hartan sarthu nahiz, hiratzen hari dena, gurekin yuntatua izatea, eta gu bere ontasunez bethetzea baiño, atsegin handiagorik ez duena, zer aparantzia, athea idekia aurkhitzen duenean, bere bisitaz ohora gaitzala, gutaz othoiztua dela ikhusten duenean, lehiarekiñ desiratzen eta galdetzen dugun faborea errefusatuko darokula?

        Hirurgarren moiana Jaiñkoa baitan behar dugun fidantzia hau ardiesteko, da, maiz gogora erakhartzea Eskritura saiñduko hitzak eta pensamenduak; hauk dire egiaren Orakle segurak, milla lekhutan klarki seguratzen gaituztenak (Jaiñkoa baitan esparantza duena, ez dela nihoiz-ere ahalkerian eroriko): erran nahi da, Jaiñkoa baitan esparantza duenak, sentituko duela bere baitan, bai eta erakhutxiko kanpora ere, ez dela haren fidantzia banoa, baiñan bai efetuzkoa eta segura.

        Fiñean laugarren moiana, nor bere buruaz ez fidatzea, eta Jaiñkoa xoillaren gaiñean behar den fidantzia, batean eta elkharrekiñ gureganatzeko, hauxe da. Zenbeit obra on egiteko, edo zenbeit pasione bentzutzeko dugunean, begiak itzuli behar ditugu gure flakotsunaren gainera alde batetik, eta bertze aldetik, Jaiñkoaren Botherearen, zuhurtziaren eta Miserikordia infinituaren gaiñera. Ikharatuko gaitu, egia da, gure burua konsideratzeak; ordean Jaiñkoaz beraz seguratuak, faltatu behar dugu kuraioski trabaillu nekhagarri guzietara, eta gudu borthitzenetara eta dorphenetara. Horra lau arma, zeinei yuntaturik othoitz khartsuak, gai izanen baitgare, segidan ikhustera goazen bezala, deseiñu handiak exekutatzeko edo obretaratzeko, eta bitoria seiñalatuenak irabazteko.

        Baldiñetaria erregela hauk segitzea faltatzen badugu, Jaiñkoa baitan dugulako esparantza egiazko baten prinzipioz trabaillatzen garela idurituko zaikun arren, guxienean enganioan izanen gare; zeren presomzionea edo hantpurutasuna haiñ natural baita gizonarentzat, non, sentitu gabe, nahastekatzen baita, Jaiñkoa baitan duelako, fidantziarekiñ. Hortarakotz, presomzionetik, urhun ahal bezanbat, urhuntzekotzat, eta obra guzietan sar-araztekotzat, bizio huni kontra egiten dioten, bi bertuteak, nezesario da, Jaiñkoaren Bothere guzizkoa konsideratu baiño lehen, konsidera dezagun gure herbaltasuna; eta gure obra hasi baiño lehen bi konsiderazione horiek gogora erakhar detzagun.

 

aurrekoa hurrengoa